Berria

Industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratu dute TECNALIAk eta UPV/EHUk

2018ko azaroaren 12a

Instalazioak Arabako Teknologia Parkean daude, eta abangoardiako teknologia dute botika berriak garatzeko eta inguruko enpresa-sareari laguntzeko

Europako farmaziagintzak, aurreikuspenen arabera, 206.000 milioi euro fakturatuko ditu 2022. urtean, urtean % 3,2 hazita. Ordurako, Evaluate aholkularitzaren arabera, Espainiako merkatua 16.000 milioi eurokoa izango da, gutxienez, eta Europako herrialdeetan bosgarrena izango da sektore horretan. Datu horietan, nabarmentzekoa da Euskadiren posizio estrategikoa, ezin hobea baita beraren osasun-, teknologia eta hezkuntza-sarea garapen farmazeutikoa nazioartera zabaltzeko. 

Halakoa da TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. Izan ere, industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratu dute gaur, Arabako Teknologia Parkean, Arabako Foru Aldundiaren bultzada eta sustapenarekin. Inaugurazioan izan dira Iñigo Urkullu, lehendakaria; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea; eta Emiliano López Atxurra, TECNALIAko lehendakaria.

Informazio gehiago prentsa-oharrari buruz