Berria

Ingredalia eta Extraval hondakin industrialak birziklatzeko eta hondakinok balorizatzeko sistema eraginkor bat sortzeko lanean ari dira, ekonomia zirkularraren esparruan

2021ko apirilaren 20a
reciclado y valorización de residuos

Ingredaliak 178.576 €-ko dirulaguntza lortu du, nekazaritzako elikagaien hondakinak erauzteko eta hondakinoi balioa emateko teknikak aztertzeko

Ingredalia 2017n sortu zen Nafarroan, Milagron, Tecnalia Ventures Venture Builder Deep Techen, Tratamiento Subproductos Agroalimentarios (TRASA) enpresa nafarraren eta TECNALIAren lankidetzaren ondorioz. Nekazaritzako elikagaien enpresetako landare-azpiproduktuetatik abiatuta garatutako osagai funtzional naturalak sortzea eta merkaturatzea du helburu.

Ingredaliak 178.576 €-ko dirulaguntza lortu du nekazaritzako elikagaien hondakinak nola erauzi eta hondakinok balorizatzeko teknikak ikertzeko eta elikadura-gehigarri funtzional gisa erabiltzen diren bioproduktuen tratamendua aztertzeko.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), Misiones programaren bidez, EXTRAVAL ekimena onartu du, eta ekimenak 1.399.240 €-ko finantziazioa lortu du guztira. Gure partaidetza duen eta zorroan dugun enpresa bat.

EXTRAVAL ekimenak bide berritzaileak sortzen ditu nekazaritzako elikagaien industriaren jasangarritasuna hobetzeko. Horretarako, azpiproduktuen (hondakin begetalen) balioa handitzen du: balio erantsi handiko soluzioak bilatzen ditu, ingurumena zaintzen duten prozesuak erabiltzen dituzten teknologia berriak eta erabilera berritzaileak garatuz.

Proiektu honetako ikerketa eta garapena egiteko, partzuergo bat osatu dute askotariko enpresek: elikagaigintza eta hondakinen kudeaketakoak (Cabomar eta Trasa), prozesu bioteknologikoetan adituak (FRESH BUSINESS eta INGREDALIA) eta ontziratzeen, elektrizitate-elektronikaren eta pinturen sektoreen azken erabiltzaileak (RODENA & RIVERA eta PINTURAS PINAY).

Informazio gehiago

Misiones Ciencia e Innovación programak enpresa-berrikuntzako ekimen estrategiko sektorialak babesten ditu,"Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko eta Berrikuntzako 2017-2020 Estatu Planeko I+G+Bko Enpresa Lidergoaren Estatu Programa”ren esparruan. Bost misio garatzen laguntzea du helburu; misio horiek beren garrantziagatik identifikatu dituzte deialdian, eta bat datoz Agenda 2030ean Nazio Batuek proposatutako garapen jasangarriko helburu batzuekin.