Berria

Ingredaliak % 150 igo ditu salmentak, eta bere nazioarteratzea bultzatu du

2024ko apirilaren 23a
Ingredalia

"Startupak IFS kalitate-ziurtagiria lortuta, bere nazioarteratzea bultzatzea lortu du"

Ingredaliak (TECNALIAren partaidetzapeko deeptech startup bat) % 150 handitu ditu salmentak, eta Estatu Batuetara Europako beste herrialde batzuetara esportatzeko ziurtagiria lortu du.

Startupak, IFS kalitate-ziurtagiria eskuratuta, bere nazioarteratzea bultzatzea lortu du, eta, horri esker, bere merkataritza-estrategia Estatu Batuetara eta Europako beste herrialde batzuetara (hala nola Alemaniara, Frantziara eta Erresuma Batura) hedatu ahal izango du.

Ingredaliak % 150 handitu ditu 2023ko salmentak, eta brokolitik eratorritako produktuen 100 kilo ekoitzi ditu. Ingredaliako CEO Miguel Ángel Cuberok lideratuko du Estatu Batuetara hedatzeko merkataritza-bultzada.

2023ko maiatzean, Natural Products Expo West azokara joan ziren, eta han aurkitu zuten jauzi hori egiteko behar zutena. Cuberok ziurtatu duenez, badituzte harremanak ziurtagiria lortu eta azterlan batzuk egin ondoren Estatu Batuetan merkaturatzeko; proiektuarekiko eta haren produktuekiko interesa areagotu egin da, bai giza elikaduraren segmentuan, bai maskoten segmentuan.

Beste zenbait proiektu

Brokoliaren deribatuez gain, aurten beste bi produktu industrializatzea aurreikusten dute: karduaren eta orburuaren deribatuak. Helburua da 2025ean merkaturatzea. Miguel Ángel Cuberok esan du inbertsioak egingo dituztela ekipamenduan ad hoc makineria behar baitute garapen berriak gauzatu ahal izateko. Milagron(startuparen jatorrian) Trasak dituen instalazioen barruan erreserbatutako lursail batean lantegi bat eraikitzeko prestatzen ari da Ingredalia.

Halaber, osagaietan espezializatutako Espainiako beste startup batzuekin batera, lankidetza-plataforma bat abiarazten ari da, beren produktuak merkaturatzeko eta, hala, salmentak bultzatzeko.

Ingredaliari buruz

Ingredaliak gizakientzako eta maskotentzako elikagai-osagarrien fabrikatzaileei saltzen dizkie osagaiak; kapsulak, pastillak edo gominolak egiteko erabiltzen dira, baita pentsuak egiteko ere.

Ingredaliak I+G+Bko zenbait proiektutan dihardu lankidetzan elikagaien industriarekin batera, hala nola Crescere proiektuan (landare-proteina berriak lortzeko) eta CircFood proiektuan (landare-azpiproduktuei balioa handitzeko).