Berria

Ingredaliak ANCES Open Innovation 2024 erronketako bat irabazi du

2024ko maiatzaren 30a
Ingredalia gana uno de los retos ANCES OPEN Innovation 2024

"Ingredaliak nekazaritzako elikagaien industriako azpiproduktuetatik datozen osagai funtzionalak dituzten gominolak garatzen ditu"

Ingredaliak (TECNALIAren partaidetzapeko deeptech startup bat) ANCES Open Innovation 2024 ekimenaren barruan CAPSA VIDAk proposatutako erronka teknologikoa irabazi du.

Apirilaren 16an (osteguna), Ingredaliak ANCES Open Innovationen 7. edizioaren finalean parte hartu zuen, Madrilen. Startupak CAPSA VIDAk proposatutako erronka irabazi du, eta, horri esker, enpresarekin kontratu bat ixteko aukera du, nekazaritzako elikagaien industriako azpiproduktuetatik edo upcycled produktuetatik datozen osagai funtzionalak dituzten gominolak garatzen jarraitzeko.

Capsa Vida (Central Lechera Asturiana) enpresak etorkizuneko elikadura osasungarri, pertsonalizatu eta jasangarriaren alde egiten du apustu. Ekitaldia Madrilgo La Naven egin da. Han, Ingredaliak erakutsi du nola hobetu daitekeen pertsonen eta animalien osasuna eta nola handitu daitekeen haien ongizatea ekonomia zirkularraren eta FoodTech-en bidez.

Capsa Vida enpresa traktoreak startupak aurkeztutako soluzioa aukeratu du planteatu zuten erronkari aurre egiteko. Erronka hura osagai funtzionalen balio-katean eta zenbait esparrutan aukerak bilatzera bideratuta zegoen.

Capsa Vidaz gain, honako enpresa hauek ere parte hartu dute: Cinfa, Agropecuaria Dehesa Ardales, COVAP, Denso Ten, Evolutio, Iberdrola, Mundiplan, OPPLUS eta Soltec.

Enpresa irabazleek harremanak egiteko etapa bati ekin diote, eta horrek eraman ditzake kasuan kasuko enpresa traktorearekin harreman egonkor bat finkatzera, Ingredaliaren eta Capsa Vidaren kasuan bezala.

ANCES Open Innovation

ANCES Open Innovation ANCESen (Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Espainiako Elkarte Nazionala) eta zenbait enpresa traktoreren ekimena da, eta bere helburua da enpresa berritzaileak merkatura erakartzeko programa berritzaile bat garatzea.

Programa hori berrikuntza irekiko testuinguru batean egiten da; enpresa sendotuenek ekosistema ekintzailearekin elkarreragin dezakete, horrela beren erronka teknologikoetan aurrera egiteko.

Ingredaliari buruz

Ingredalia Nafarroako startup bioteknologiko bat da; industriarako osagai funtzional naturalak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu landare-azpiproduktuetatik abiatuta. Ingredaliak gizakientzako eta maskotentzako elikagai-osagarrien fabrikatzaileei saltzen dizkie osagaiak, haiek kapsulak, pastillak edo gominolak fabrikatzeko erabil ditzaten.

Halaber, I+G+Bko zenbait proiektutan dihardu lankidetzan elikagaien industriarekin batera, hala nola Crescere proiektuan (landare-proteina berriak lortzeko) eta CircFood proiektuan (landare-azpiproduktuen balioa handitzeko).