Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sariak azaroaren 26an banatu ziren, Madrilen
Durangoko Udalak, TECNALIArekin batera, “Hiri-berroneratze jasangarrirako Durangoko energia berriztagarrien Plana” proiektua aurkeztu zuen Conama sariaren zortzigarren ediziora.
Ohorezko sari bat da, ingurumenaren alde egiten duten tokiko ekimen onenak saritzen dituena. Conama fundazioak ematen du saria, Ingurumenari buruzko Kongresu Nazionala antolatzen duen erakunde independenteak.
5.000-30.000 biztanleko kategoriako accesita eman diote proiektuari. Haren bitartez, Durangoko eraikin publikoen eta bizitegi-eraikinen energia-azterketa bat egin nahi da, eta eraikin horiek haietan energia berriztagarriak erabiltzeko zer ahalmen duten ikertu.
Informazio gehiago: Ander Romero