Berria

Inprimaketa funtzionala egiten dugu 3Dko piezetan

2019ko martxoaren 25a

Enpresa lehiakorragoak lortzen dira produktu inprimatu tradizionalari balioa gehituz

Inprimaketa funtzionalean, material funtzionalak jalkitzen dira oinarri batean (papera, plastikoa edo konpositeak), amaierako piezak beste funtzio batzuk izan ditzan. Hauek dira erabilienak: ink-jet inprimaketa, serigrafia, flexografia eta mikrodispentsatzea.

Onura asko ditu teknologia honek industriarako: pisua eta bolumena gutxitzea, produktuak adimendun bihurtzea eta osagai batzuk malgutzea, hala nola beira eroaleak (ITRO ordezkapena) eta sistema berogarri berri malguak.

Prozesu horiek irauli egiten dute TIER 2 eta TIER 3 hornitzaile-kateetako garraio-erlazioa: prozesu erraz batzuen bidez piezen balioa handitzen dute, eta lehen muntaia-enpresa jakin batzuek egiten zuten eskulana edo tarteko lana ezabatzen. Hau da xedea: hasieran inolako funtziorik ez zuten piezei balioa erantsiz, enpresak lehiakorragoak izatea.

Isabel Obieta lankideak dioenez, “erronka berezia da zuzenean 3Dko piezaren gainean inprimatu ahal izatea”. TECNALIAn, bi ikerlerrotatik ekin diogu lan horri. Batetik, moldeko elektronikarekin, oinarri batean inprimatzen da elektronika; oinarri hori malgua izaten da gehienetan, eta, ondoren termokonformatu egiten da, gaininjektatu edo in situ polimerizatu. Eta, bestetik, forma konplexuko oinarriak mikrodispentsatu. Hauek dira oinarri ohikoenak: beira, PETa, zeramika berritzaileak eta beira-zuntzezko, karbonozko eta metalezko konpositeak.

Inprimaketa-prozesu berriak garatzea

Europako Inspired ekimenean, nanomaterialen eta haietatik eratorritako tinten sintesia elektronika inprimatuko aplikazioetarako eskalatzeko lanetan ari gara. Zehazki, inprimaketa prozesuak doitzen ari gara (serigrafia, ink-jet inprimaketa, mikrodispentsatzea, ontzaile termikoak eta laser bidezkoak).

Delta gipuzkoar enpresarekin batera, ingurunearekin interakzioan aritzen den roll-up malgu bat garatu dugu. Gaur egun, Aernnova aeronautika-enpresarekin ari gara lanean, inprimaketa funtzionaleko teknologiak sortzen.

3Dko oinarrien gainean inprimatzeko prozesu berrien garapenean sakontzea dugu helburuetako bat; adibidez, serigrafiaren aldaeraren batean. Helburu dugu, halaber, tinten bidez funtzio gehiago sartzea, teknologia hibridoak ez erabiltzeko, non bateriak edo beste osagai batzuk ez baitira inprimatuak. Etorkizuna fully printed da.

cluster

TECNALIA, LOPEC azokan, inprimaketa funtzionalean oinarritutako proiektu batzuk aurkezten.