Berria

Inprimaketa funtzionala, etorkizuneko erronkei erantzuteko

2022ko martxoaren 31a
innovación tecnalia en impresión funcional

«Inprimaketa funtzionaleko gure garapenetan, ezagutza, joerak eta berrikuntza partekatzen ditugu Europako erreferentziazko industriarekin»

Inprimaketa funtzionala garatzeko erabiltzen diren teknologiek eta prozesuek nabarmen murrizten dute ingurumen-inpaktua

Inpresio funtzionala garatzeko erabiltzen diren teknologiek eta prozesuek inpaktu handia dute gure eguneroko bizitzan eta gizarte osoan. Berrikuntza horiek zenbait elementuren diseinua markatuko dute; adibidez, sentsoreena, berokuntza-sistemena, kableena edo etorkizuneko argiztapen-sistemena.

Gure ezagutza teknologikoari eta azken belaunaldiko laborategiei esker, gauza gara prototipoak garatzeko eta transferitzeko –ondoren aplikatu ahal izateko–, eta, horri esker, lehiakortasun handiagoa lor dezakegu industrian.

Hauek dira prototipook garatzeko urratsak: material-substratuak hautatzea; tinta-formulazioa; diseinu elektronikoa; inprimaketa-prozesua optimizatzea; karakterizazio funtzionala eta azken produktuen prototipoak sortzea, hala nola plastikozko piezenak; substratu metalikoak edo zeramikoak, eta substratu malguak, gainazal konplexukoak, kurbadurak eta 3D-ko inpresioak dituztenak.

Ikerketaren eta garapenaren aldeko apustuari esker, hiru patente erregistratu ditugu teknika hauetan:

Zuzeneko 3D inprimaketa material ez-konbentzionalen gainean

Zuzeneko 3D inprimaketaren bidez, produktuak pertsonalizatu eta elektronika integratu egin daiteke pisurik gehitu gabe, eta, hala, saihestu edo murriztu egiten da zirkuitu inprimatuko plaken erabilera. Zuzeneko 3D inprimaketak nabarmen aldatuko du elektronika objektu arruntetan integratzeko modua; adibidez, panel argiztatu integratuak edo objektuetan txertatutako antenak.

Konpositeetan integratutako funtzio inprimatuak

Konpositeen funtzioak txertatzeko prozesu bat garatu dugu, nabarmen murrizten dituena egituran eragindako kalteak. Prozesu hori erabakigarria da balio erantsiko produktu konposatuak garatzeko, eta aldatu egingo du pieza konposatu multifuntzionalak fabrikatzeko modua, hala nola ukipen-botoiak dituzten argiztapen-panelak, elementu berotzaile integratuak, tentsio-sentsoreak edo tenperatura-sentsore integratuak.

Konposite eta ehunetarako estalgarri inprimagarriak

Estalgarri inprimagarriak garatu ditugu, zeinak ijeztu egin baitaitezke errendimendu handiko konpositeak eta ehungintzako piezak lortzeko. Estalgarri horiek elektronika inprimaturako dituzten abantaila nagusiak dira, batetik, lerro finak inprimatzeko aukera (< 100 µm), eta, bestetik, elastikotasun-propietate handiak. Konposatuak mekanikoki sendotzeaz gainera, estalgarri horiek badituzte beste zenbait funtzionalitate ere; esaterako, eroankortasun antibakteriano, elektriko eta termikoa, edo propietate estetikoak.