Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Askotariko aplikazioak dituzten produktuak, kostu apalean, kantitate handitan eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin
Inprimaketa tradizionala eraldatzen ari den oinarrietako bat inprimaketa funtzionala da: aukera ematen du sektore batean baino gehiagotan aplika daitezkeen negozio-lerro berriak irekitzeko.
Inprimaketa funtzionalak balio erantsia ematen dio ohiko produktu inprimatuari, konbinatu egiten baititu inprimaketa-teknologia tradizionalak (offset, sakongrabatua, serigrafia…) eta material aurreratuak (tinta eroaleak, bioaktiboak edo termokromikoak). Hala, balio erantsi handiko eta aplikazio ugariko produktuak lortzen dira, kostu apalean, kantitate handitan eta ingurumen-inpaktu txikiagoarekin.
Transfiere 2019 jardunaldian (Malaga), Printing Innovation Zonen, gure bezeroekin garatu eta landutako inprimaketa-teknologia aurreratu berriak aurkeztu ditugu.
Inprimaketa funtzionaleko gure teknologiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, idatzi isabel.obieta@tecnalia.com helbidera.