Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Orientabidea, babesa eta laguntza teknologikoa ematea dute helburu lantegiek
Espainiako Instalazioen Enpresaburuen Federazio Nazionalak (FENIE) eta TECNALIAk eraldaketa digitalari buruzko lantegi batzuk sustatu dituzte Federazioari lotutako enpresa instalatzaileentzat.
FENIE 71 elkartek osatzen dute, eta, guztira, 15.000 enpresa baino gehiago biltzen dituzte. Gutxi gorabehera, 95.000 langile oso espezializatu dituzte, eta 7.900 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumena.
Lantegien helburua da enpresa horiei orientabidea, babesa eta laguntza teknologikoa ematea, haietan eraldaketa digitala sustatzeko, eguneroko martxan erabil dezaten. Eraldaketa digitalarekin lotutako hiru helburu hauek lortu nahi dira: sentsibilizatzea, gaitzea eta lehiakortasuna hobetzea.
Laneko mahaiak hiru fasetan egituratu dira, eta 2019an egingo dira guztiak: sektorea objektiboki analizatuko eta indartuko da, digitalizazio-mailari dagokionez, gaur egungo beharretara egokitu dadin.