Berria

Irizarren i6S Efficient Hidrógeno ibilgailuak “Espainiako autokarra” saria jaso du

2024ko otsailaren 16a
Irizar i6S TECNALIA

"Mugikortasun adimendunaren, konektatuaren, zero emisiokoaren eta multiteknologikoaren abangoardia teknologikoan finkatu da Efficient Hidrógeno ibilgailua"

Irizar i6S Efficient Hidrógeno autokarraren powertrainaren osagaien kudeaketa eta kontrola garatu ditu TECNALIAk

Irizar i6S Efficient Hidrógeno autokar berriak "2024ko autokarra" saria jaso du Espainian. Busworld Nazioarteko Azokan merkaturatu zen, 2023an.  Sektoreko elkarte nagusietako kideak eta erakundeetako ordezkariak izan ziren ekitaldian, zeina Madrilen egin baitzen.

Irizarrek garatu du i6 Efficient Hidrógeno autokarra, enpresa eta zentro teknologiko garrantzitsuekin batera. TECNALIAk autobusaren powertrainaren osagai nagusien kudeaketa eta kontrola garatu ditu, bai eta energia sortzeko osagaiena eta sistemaren energia-kudeaketa optimizatzearena ere, Coach2 Europako proiektuaren barruan.

Gaur egun, ibilgailua zenbait motatako probak egiteko fasean dago. Ezagutza eta esperientzia metatzea funtsezkoa izango da hidrogeno-ibilgailuen etorkizuneko sorta zehazteko.

Ibilgailuak 1.000 km arteko autonomia du, eta birkarga-denbora labur-laburrak, 20 minutu ingurukoak. Horrekin, erabiltzaileek ez dute beren jarduteko modua aldatu beharko, eta beren ohiko ibilbide eta ordutegiekin jarraitu ahal izango dute. Gainera, hidrogenozko Irizar ibilgailuek gaitasuna dute modu elektrikoan zirkulatzeko, hala eskatzen duten une jakinetan.

Osagaien iraunkortasuna

Nabarmentzekoa da, gainera, autokarraren osagai nagusien iraunkortasun handia. Bateriak ibilgailuarekin egongo dira haren balio-bizitza osoan; erregai-pilari, berriz, 30.000 bat eragiketa-orduren ondoren egin beharko zaizkio mantentze-lanak, osagaia aldatu gabe; betiere ibilbideen eta erabileraren tipologiaren arabera.

Mugikortasun adimendunaren, konektatuaren, zero emisiokoaren eta multiteknologikoaren abangoardia teknologikoan finkatu da i6S Efficient Hidrógeno ibilgailua.