Berria

Iruretagoyena saria TECNALIA Venturesen ekimen bati

2022ko uztailaren 19a
Premio Iruretagoyena a una iniciativa de TECNALIA Ventures

"Sari honek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu-amaierako lanean ikasleek egindako ahalegina aitortu eta sustatzen du"

Deustuko Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako azken urteko ikasle-talde batek TECNALIA Venturesek kudeatzen dituen deep tech ekimenetako bati buruz egindako gradu-amaierako proiektuak Sebastián Iruretagoyena saria irabazi du.

2022ko uztailaren 4an, osteguna, Deusto Business Schooleko (DBS) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak "2021 - 2022ko EAZ Gradu Amaierako Lan Onenaren Saria" eman dio lan honi: TECNALIA Ventures: Soluzio fotovoltaiko flotatzailea – Negozio-potentziala duen analisi estrategikoa. Egileak Deustuko Unibertsitateko ikasle hauek dira: Nahia Urkia Irigoyen, Nerea Urretavizcaya Ruiz, Aritz Erauncetamurguil Barcina, Amaiur Oskila Santos, Amaia Zarranz Mendizabal eta Jon Zabaleta Peña.

Andoni Bergarechek, ALCE fundazioko presidenteak, eta David Iruretagoyenak, Sebastián Iruretagoyenaren semeak, finalista guztien lana goraipatu zuten, eta irabazleak zoriondu. Germán Lasa TECNALIA Ventureseko CMOak ere parte hartu zuen sari-banaketan, sariaren enpresa laguntzailearen ordezkari gisa.

Epaimahaiak alderdi hauek balioetsi ditu finalera iritsi diren lanetan: ikuspuntu akademikoa, inpaktu ekonomiko eta soziala, ingurumen-inpaktua eta Unibertsitatetik kanpoko eragileen lankidetza.

Hauek osatu dute epaimahaia: Asun Ibáñez andrea, Deusto Business Schooleko (DBS) gradu-koordinatzailea Donostiako campusean (fakultateko dekano Álvaro de la Rica jaunaren ordezkari); Cristina Iturrioz andrea, EAZeko gradu-amaierako lanen koordinatzailea Donostiako campusean; Rosa Cristóbal andrea, DBSko finantzen eta ekonomiaren saileko kidea; David eta Amaia Iruretagoyena jaun-andreak, Iruretagoyena familiaren ordezkariak; eta Andoni Bergareche jauna, ALCE fundazioko presidentea.

Sebastián Iruretagoyena sariari buruz

Sari honek (2.000 €) Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) gradu-amaierako lana garatzeko ikasleek egindako ahaleginak aitortu eta sustatzen ditu.

Sebastián Iruretagoyena irakasleari gorazarrea egiten dio, halaber, Gipuzkoako ikasleen, zuzendarien eta enpresaburuen prestakuntzan giltzarria izan baitzen, baita fakultate horretako Gipuzkoako MBA Exekutiboko lehen zuzendaria ere. Irakaskuntzan aritu zen urteetan, batez ere kontabilitatearen, finantza-analisiaren eta finantzen arloetan, funtsezkoa izan zen Gipuzkoako ikasleen, zuzendarien eta enpresaburuen prestakuntzan.