Berria

Itsasgarri bidezko loturetarako etorkizuneko teknologiak

2019ko abuztuaren 26a

Itsasgarrien eraldaketa era askotako sektoreetara iristen da, eraikuntzara eta aeronautikara batez ere, loturak arinagoak lortu nahian nagusiki, hala, pisua murriztu ahal izateko, bai itsasgarri bidezko lotura estrukturaletan, bai egitura aeroespazialetako loturetan

Tecnaliak, garapen horietan murgildurik, ehun bat enpresari dei egin die 2019ko irailaren 17 eta 18an Itsaspenari eta Itsasgarriei buruzko Nazioarteko Kongresuaren XX. edizioan parte hartzera. Bi egunez, material anitzeko egiturak izango ditu ardatz topaketak. Ezagutza- eta teknologia-trukearen foro nagusia itsasgarrien profesional espezializatuen, fabrikatzaileen eta erabiltzaileen artean izango da, itsasgarri bidezko loturen teknologiaren arloko aurrerapen teknologikoak eta merkatuko azken berritasunak eta aplikazioak aurkezteko.

Kongresuak itsaspenari eta itsasgarriei lotutako alor guztiak hartzen ditu: itsasgarrien sintesia eta formulazioa, itsasgarriak eta gainazalak karakterizatzeko teknikak, industriarako interesgarriak diren itsasgarrien aplikazioak, itsaspenaren ingeniaritza, gainazal-tratamenduak eta loturen iraunkortasuna. Itsasgarrien aplikazio berriak ezagutuko ditugu, hala nola autoatxikipena eta BIO itsasgarria. TECNALIAn berrikuntzak egiten ari gara egiten ohiko plastifikatzaileen ordez BIO plastifikatzaileak erabiltzeko, eta itsasgarri bidezko loturen osasun estrukturalaren monitorizazioan edo azkar ontzeko formulazioan, besteak beste.

Berrikuntza horiek guztiak partekatzeko, hemen eman dezakezu izena: http://congreso-adhesivos.es/es/