"Acustrainek erantzuna eman nahi die trenbideek hiri-inguruneetan sortzen dituzten maila akustiko handiek eragindako arazoei"
Acustrain deep tech startup-a TECNALIAren partaidetza duen enpresa bat da, eta altuera txikiko sistema modularrak fabrikatzen eta instalatzen ditu.
Sistema horiek hormigoia eta material xurgatzaileak dituzte oinarri, trenaren errodadura-zarataren pantailatze akustikoa egiteko hiriguneetan.
TECNALIAren partaidetza duen enpresetako bat da Acustrain, eta Deep Tech Venture Builder TECNALIA Ventures-ek kudeatzen du. Enpresa 2020an sortu zen, hormigoian eta material xurgatzaileetan oinarritutako hesi akustikoak diseinatu, fabrikatu eta instalatzeko, hiri-inguruneetan trenaren errodadurak eragindako zarata arintzearren.
Hiri-inguruneetan trenbideek sortzen dituzten maila akustiko handiek eragindako arazoei erantzuna eman nahi die startup-ak; Méntrida sartu berriaren laguntzaz, hori lortzea espero dugu.
Javier Méntrida Pérezi buruz
Javier Méntrida, Acustraingo CEO berria, industriako goi-mailako ingeniaria da, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentzia du. Esperientzia handia du industria-, merkataritza- eta finantza-arloan. Nazioartean garatu du bere ibilbide profesionala enpresa multinazionaletan, zuzendaritza eta zuzendaritza nagusiko lanpostuak betez, eta haietan startup-ak sortzen eta kudeatzen laguntzeko aukera izan du.