Erakundeak saiakuntza-laborategiak, ziurtatze-erakundeak eta adostasuna ebaluatzeko sistemako gainerako agenteak akreditatzen ditu.
Apirilaren 14an, ENAC Egiaztatze Erakunde Nazionalaren Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin ziren. José Luis Elejalde, gure Lab_Services-eko zuzendaria, elkarte horretako kide hautatu dute berriro.
ENAC erakundeak saiakuntza-laborategiak, ziurtatze-erakundeak eta adostasuna ebaluatzeko sistemako gainerako agenteak akreditatzen ditu; agente horien jardunbide egokian konfiantza sortzea du helburu.
Bikaintasun teknikoa
Horrela, laborategien eremuan bikaintasun teknikoaren alde egiten dugun ahalegina indartzen dugu: gure txostenak nazioartean aintzatesten dira, eta gure bezeroei merkatu global lehiakorrenetan aritzeko aukera ematen diete.