Berria

Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sarien deialdia zabalik

2024ko apirilaren 30a
Convocatoria abierta para los Premios SusChem Jóvenes Investigadores Químicos

"Sariek helburu dute kimikako ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu, bultzatu eta sustatzea"

Zabalik dago Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sarien 16. edizioaren deialdia: TECNALIA Venturesen (TECNALIAko Deep Tech Venture Builderra) laguntza du

Aurten, Kimikako Ikertzaile Gazteen SusChem sarien 16. edizioa egingo da. Zabalik dago jada hautagaitzak aurkezteko epea. Sariek helburu dute kimikako ikertzaile gazteen jarduera zientifikoa eta dibulgaziozkoa aitortu, bultzatu eta sustatzea. Halaber, kimikaren diziplina Espainian bultzatu, garatu eta zabaldu nahi dute, zientzia hutsaren aldetik zein haren aplikazioen aldetik. 

SusChem - Españak, Kimika Jasangarriko Teknologia eta Berrikuntza Plataformak, berrikuntza zientifikoaren aldeko apustua egiten du egungo gizartearen eskaerak asetzeko aurrerapausoak ematen jarraitzeko tresna gisa. Ikertzaileei aukera ematen die beren ezagutza hazkunde ekonomikoari laguntzen dioten ekarpen gauzatu bihurtzeko. 

SusChem - Españak deitzen dituen sari horiek TECNALIA Venturesek (TECNALIAko Deep Tech Venture Builderra) sustatzen ditu, Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Elkartearekin (FEIQUE), Espainiako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkarte Nazionalarekin (ANQUE), Kimikako Dekanoen Espainiako Konferentziarekin (CEDQ), Expoquimiarekin eta Kimika eta Gizartea Foroarekinbatera. 

Sarien kategoriak

Sarien hiru kategoria daude: FUTURA saria, INVESTIGA saria eta INNOVA saria. 

  • FUTURA saria: kimikako graduko edo zientziarekin eta teknologia kimikoekin erlazionatutako beste graduren bateko espediente akademiko onenaren saria (tituluak 2023an lortua izan behar du). 
  • INVESTIGA saria: 2023ko abenduaren 31n doktore-titulua zuen eta 2023an kimikaren edozein arlotako argitalpen zientifiko onena egin duen egilearentzako saria. 
  • INNOVA saria: lankidetza publiko-pribatu batean egindako lan onenaren saria. Lan horren emaitzak azken hiru urteetan kimika jasangarriarekin lotutako edozein arlotakoa izan behar du (ekonomia zirkularreranzko trantsizioa, deskarbonizazioa eta diseinutik abiatuta produktu eta material seguru eta jasangarri berriak garatzea —SSbD—, besteak beste). 

Informazio gehiago Kimikako Ikertzaile Gazteen XVI. SusChem sariei buruz

Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 16an zabaldu zen, eta maiatzaren 31n amaituko da, 15:00etan. Baldintzen oinarriak, prozedura eta onartzeko epea SusChem - Españaren webgunean daude.

Epaimahaia enpresa- eta industria-kudeaketan eta ingurune zientifiko, akademiko eta instituzionalean ospe handiko profesionalek osatua dago, eta haren erabakia pertsonalki jakinaraziko zaie saridunei, eta uztailaren 15a baino lehen argitaratuko da web-orrietan.