Berria

Klima-aldaketara egokitzeari buruzko ISO 14091 arau berria garatzen lagundu dugu

2021ko abuztuaren 3a
Participamos en la elaboración de la nueva norma ISO 14091 para la Adaptación al Cambio Climático

Arau horrek klima-aldaketaren inpaktuekin lotutako arriskuak ebaluatzeko jarraibideak eskaintzen dizkie erakunde publiko eta pribatuei

Argitaratu berria da ISO 14091 araua, "Klima-aldaketara egokitzea: kalteberatasunari, inpaktuei eta arrisku-ebaluazioari buruzko jarraibideak", eta hura lantzen parte hartu dute klima-aldaketara egokitzeari buruzko gure aditu batzuek.

Arau horrek klima-aldaketaren inpaktuekin lotutako arriskuak ebaluatzeko jarraibideak eskaintzen dizkie erakunde publiko eta pribatuei; mota eta tamaina desberdinetako erakundeetan kalteberatasuna nola uler dezakegun deskribatzen du, bai eta arrisku-ebaluazio sendo bat nola garatu eta aplika dezakegun ere.

Halaber, inpaktu-kateen erabileraren, ebaluazio-metodo kualitatibo eta kuantitatiboen adibideak ematen ditu, baita analisi-teknika eta -tresna hautatu batzuk eskaintzen ere.

Informazio gehiago

ISO arau hori da azkena klima-aldaketara egokitzeari buruz sortzen ari diren arauen familian: ISO 14090 “Klima-aldaketara egokitzea - printzipioak, betekizunak eta jarraibideak”.