Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
ISO/TS 14092:2020 arauak tokiko gobernuei aukera emango die bero-boladei, uholdeei edo lehorteei aurre egiteko prestatzeko
Argitaratu berri den ISO/TS 14092:2020 arauak, zeina idazten gure adituetako batzuek parte hartu baitute, tokiko gobernu eta komunitateei jarraibideak ematen dizkie hainbat mehatxuri aurre egiteko, hala nola bero-boladei, uholdeei eta lehorteei.
Egokitzapen-plan bat nola egin deskribatzen du dokumentuak: plangintza-prozesuak zehazten du zergatik eta nola ezarri behar den gobernantza-egitura egoki bat eta zein diren plangintza- eta gauzatze-prozesuen elementuak.
Arau horrek ISO 14090 eta ISO 14091 arauak osatzen ditu. ISO 14090 arauak egokitzapenaren printzipioak, terminologia eta eskakizunak ezartzen ditu, eta ISO 14091 arauak (oraindik garatzen ari dira) klima-aldaketarekiko zaurgarritasuna, haren inpaktuak eta arriskuak ebaluatzeko jarraibideak biltzen ditu.
Arau-sorta horrek erraztu egiten du Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzea; bereziki, 3. GJHa (osasuna eta ongizatea), 11. GJHa (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 13. GJHa (klimaren aldeko ekintza).
Informazio gehiago