Berria

Konputazio kognitiboaren Europako ekosistema bultzatzen dugu

2024ko martxoaren 5a
Computación_Cognitiva

"Konputazio kognitiboaren Continuum lehiakor, berritzaile, inklusibo eta arduratsu bat garatzen lagunduko du NexusForum.EU proiektuak"

Konputazio kognitiboaren Continuumaren Europako ekosistema bultzatzen dugu

NexusForum.EU proiektua abiarazi da, konputazio kognitiboaren Continuumeko etorkizuneko ikerketa- eta berrikuntza-erronkei modu argi eta koherentean heltzea helburu duen koordinazio- eta laguntza-ekintza bat.

Konputazio kognitiboa goraka doan paradigma bat da, hodeiko konputazioa eta gauzen Internet uztartzen dituena erabiltzaileei eta erakundeei zerbitzu adimendun eta pertsonalizatuak eskaintzeko. Eremu estrategikoa da Europar Batasunarentzat. Horizon 2020 eta Horizon Europe programek finantzatutako proiektuen eta ekimenen ekosistema zabala du.

Konputazio kognitiboaren Continuum lehiakor, berritzaile, inklusibo eta arduratsua

Orain arte EUCloudEdgeIoT ekosistemaren barruan sortutako jardueretan eta inpaktuan oinarrituta dago NexusForum.EU proiektua. Halaber, ikuspegi prospektiboa ematen du Europako testuinguruan oraindik jorratu ez diren arlo eta norabide berrietan.

Europako gizarteari eta ekonomiari onurak ekarriko dizkien konputazio kognitiboaren Continuum lehiakor, berritzaile, inklusibo eta arduratsu bat garatzen lagunduko du NexusForum.EU proiektuak.

Helburu horrekin, honako ekintza hauek gauzatuko ditu:

  • Ikuspegi estrategikoa emango du konputazio kognitiboaren Continuumaren etorkizunari buruz, Europarentzat interes estrategikoa duen IPCEI-CIS proiektu berriaren eta Datu Industrialetarako, Edgerako eta Hodeirako Europako Aliantzaren lehentasunekin eta aurrerapenekin bat etorrita.
  • Europar Batasunarekin lankidetzan arituko da ikerketako eta berrikuntzako urteko ibilbide-orriak egiten, baita funtsezko arlo estrategiko batzuetako politiken gomendioetan ere. Europar Batasunaren politika digital berriek epe luzera izan ditzaketen inplikazio ekonomiko, sozial eta etikoen azterketa txertatuko du, eta nazioarteko beharrak, aukerak eta sinergiak identifikatuko ditu; bereziki, Japoniarekiko eta Hego Korearekiko sinergiak.
  • Eragileen arteko lankidetza sustatuko du, eta inbertitzaileak, Europar Batasuneko merkatuko liderrak eta hainbat sektoretako erabiltzaileak sartuko ditu; batik bat, ETEak, startupak, spin-offak eta enpresak.
  • Lankidetza bultzatuko du Europako ikerketa- eta industria-ekosistemen eta Europar Batasunetik kanpoko herrialde demokratiko estrategikoetako ekimen garrantzitsuen artean, bereziki Japoniari eta Hego Koreari begira, Horizon Europe programaren esparruko herrialde kide izango baitira laster.

NexusForum.EU proiektuari buruzko informazio gehiago

Horizon Europe programaren Koordinazio eta Laguntza Ekintzako proiektu bat da NexusForum.EU. Europar Batasunak finantzatzen du, HORIZON-CL4-2023-DATA-01-06 - CSA deialdiaren barruan. Proiektuak 30 hilabeteko iraupena izango du. 2024ko urtarrilean hasi zen ofizialki, eta 2026ko ekainera arte jarraituko du.

Partzuergoa zazpi bazkidek osatzen dute, eta RISEk (Suedia) koordinatzen ditu, hauekin lankidetzan: OpenNebula Systems (Espainia), TECNALIA (Espainia), F6S (Irlanda), Martel Innovate (Suitza), Meiji University (Japonia) eta Yonsei University (Hego Korea).