Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Onlineko trebakuntzako AZEB plataforman egongo dira bai bide-orria eta bai hura ezartzeko behar diren tresnak eta laguntza
AZEB (Affordable Zero Energy Buildings) ekimenak energia-kontsumoa ia zero duten balio handiagoko eraikinak prezio arrazoizkoagoan egiteko metodologia bat garatu du.
Kontsumo ia nulua eta arrazoizko prezioa duten eraikinak diseinatzeko, eraikitzeko eta erabiltzeko soluzio-kantitate erraldoia egituratu eta baloratu behar da, eta AZEB metodologiak, 15+2 urratsen bidez, hori egiteko aukera ematen du. Hala, era horretako eraikinak asmatzen, diseinatzen, eraikitzen, erabiltzen eta mantentzen dituzten eragileei erabakiak hartzen laguntzen die. Halaber, oinarrizko tresnak eta metodoak sakonki lantzen ditu, eta haiek nola inplementatatu argitzeko adibideak dauzka.
Metodologian, soluzio teknikoak ez ezik, beste jakintza-alor batzuetatik eratorriak ere jasotzen dira (adibidez, finantzak, kontratazioa eta prozesuen kudeaketa). Bost azterketatan aplikatu dira soluzio horiek, eta eragin nabarmena izan dute energiaren errendimenduan, bizi-ziklo osoko kostuetan, ingurumen-performantzian, jasangarritasun sozialean, higiezinaren balioan eta okupazio-estandarretan.
Aste gutxi barru argitaratuko da onlineko trebakuntzako AZEB plataforma, non egongo baitira bai bide-orria eta bai hura ezartzeko behar diren tresnak eta laguntza. Metodologia hau deskargatzeko prest dago jada.
Informazio gehiago:
Metodologia hau AZEB (Affordable Zero Energy Building - Energia-kontsumoa ia zero eta arrazoizko prezioa duten eraikinak) proiektuaren esparruan garatu da.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 754174 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.