Berria

Korrosioa, enpresen kezka-iturri

2018ko abenduaren 17a

Harrera beroa egin dio industriak korrosioari buruzko gure ikastaroari

Industriako ia sektore guztientzat da erronka handia korrosioa edo, beste era batera esanda, materialen, osagaien eta ekipoen iraunkortasuna. Zenbait kalkuluren arabera, herrialde aurreratuetan BPGaren % 3 inguruko galerak eragiten ditu korrosioak.

Korrosioaren arazoak aintzat ez hartzeak kalteak eragiten dizkio industriari, zenbait arrazoi direla medio: prozesuaren geldialdiak, kutsadura, produktua ez aprobetxatzea, diseinuaren gehiegizko dimentsionamendua, istripuak, isunak isurketak direla-eta, laneko arriskuak areagotzea...

Korrosioari buruzko ikastaroa

Dagoeneko ehun lagun baino gehiago igaro dira korrosioari buruzko gure ikastarotik, 60 enpresa industrial baino gehiagotakoak: CAF, Erreka, Sener, Lointek, Tubacex, Hempel, BASF, Repsol, Gamesa eta Iberdrola, besteak beste. Ikastarora etorritakoen % 53 Euskaditik kanpokoak dira.

Hauek ziren ikastaroaren helburu nagusiak: sakonago aztertzea korrosio-prozesuak eragiten dituzten fenomenoak, eta ezagutzea korrosioaren aurkako metodoak eta hura monitorizatzeko eta haren jarraipena egiteko teknikak.

Ikastaroan, kasu praktiko eta erreal batzuetan detektatutako akatsen analisiak aurkeztu ziren.

Argibide gehiago

Korrosioari buruzko hirugarren ikastaroa