Berria

Labe industrialen efizientzia energetikoa hobetzen duten soluzio berriak garatzen ditugu

2020ko apirilaren 27a

Soluzio horiek kontrolatzen dituzten prozedurak Siemens etxeko PLC batean baliozkotzen ditugu, S7-PLCSim Advanced simulazio-tresnaren bidez

Energia- eta ingurumen-efizientzia hobetzeko teknologia batzuk ezarri dira berokuntza gas naturalean oinarritua zuten eta beroa ohiko trukagailuen bidez berreskuratzen zuten labe industrialetan, bai zeramikaren sektorean (TORRECID, Espainia), bai altzairuarenean (BOSIO & VALJI, Eslovenia).

Hauek dira soluzio batzuk: erregogor berriak, PCM (phase change material) materialetan oinarritutako bero-berreskuragailuak, gasifikatze-prozesu batetik eratorritako erregai alternatiboa (syngas), ezaugarri berrien monitorizazio eta kontrol hobea eta tresna holistiko bat.

Hauek izan dira gure lorpen nagusiak: soluzio berriak kontrolatzen dituzten prozedurak bi motatako labe industrialetan baliozkotzea eta ezartzea: aurreberokuntzakoa (pre-heating) eta galdatzekoa (melting). Beste labe-mota batzuetara ere heda litezke, eta erabiltzaile potentzialak ugaritu.

Bestalde, algoritmo metaheuristikoak aplikatzearen bideragarritasuna ere aztertu dugu, eta soluzio berrien monitorizazioa eta kontrola hobetu.

Soluzio berriak kontrolatzen dituzten prozedurak Siemens etxeko PLC batean baliozkotu dira, S7-PLCSim Advanced simulazio-tresnaren bidez, eta, ondoren, PLC kontrolagailura deskargatu dira, STEP7 Professional TIA Portaleko tresnen bidez. Tresna horri esker, laburtu egin da hobekuntza hori instalazio pilotuan ezartzeko denbora, eta egindako lana grafikoki frogatu ahal izan zaie Europako Batzordeko ebaluatzaileei, bileran bertan.

HMI desarrollado para controlar el proceso de aporte de calor

 

* Syngas bidezko bero-ekarpena eta PCM bidezko bero-berreskuratzea kontrolatzeko garatutako HMIa, PLCn ezarritako aplikazioa bigarren planoan duela

 

Lorpen horiek Europako VULKANO Novel integrated refurbishment solution as a key path towards creating eco-efficient and competitive furnaces proiektuaren barruan gauzatu dira.

Informazio gehiago

juancarlos.antolin@tecnalia.com

jesus.lopezdeipina@tecnalia.com