Berria

Laborategiak eta adituak enpresetara digitalki konektatu dituen lehen zentroa da TECNALIA

2021ko uztailaren 1a
TECNALIA se convierte en el primer centro en conectar digitalmente sus laboratorios y expertos a las empresas

Gaur egun, 140 enpresak baino gehiagok egiten dute lan TECNALIArekin myTecnalia plataformaren bidez. Plataforma horrek aukera ematen du proiektuak urrunetik kudeatzeko, zentroko azpiegitura teknologikoetara online sartzeko, bezeroaren instalazioetan urrunetik saiakuntzak egiteko eta errealitate areagotuaren bidez aholkularitza-, ikuskaritza- eta ikuskapen-zerbitzu digitala emateko.

Beste urrats bat egin dugu gure smartizazio-estrategian: lehen 4.0 laborategiak jarri ditugu martxan, zeinek aukera ematen baitigute enpresekin 360º-ko komunikazioa izateko. Hala, aurrera jarraitzen dugu gure laborategiak digitalizatzeari dagokionez, eta sarean bidez komunikatzeko eta lan egiteko modua goitik behera aldatu dugu, onlineko zerbitzu berriak martxan jarrita, gure laborategiak eta adituak enpresetara hurbiltzeko.

Gaur egun, 140 enpresak baino gehiagok egiten dute lan TECNALIArekin plataforma aitzindari horren bidez, zeinak aukera ematen baitu proiektuak urrunetik kudeatzeko, zentroko azpiegitura teknologikoetara on line sartzeko, bezeroaren instalazioetan urrunetik saiakuntzak egiteko eta errealitate areagotuaren bidez aholkularitza, ikuskaritza eta ikuskapenerako zerbitzu digitala eskaintzeko.

Enpresa batzuk zentroko 4.0 laborategi-sare berriari lotuta daude dagoeneko, adibidez: eraikuntzako fabrikazio industrialaren sektoreko enpresak, hala nola Lanik (Euskadi) eta Aluman (Galizia), eta Euskadin egoitza duen Aclara multinazionala, sektore elektrikoan espezializatua.

Informazio gehiago