Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
“Eraikuntza 4.0” paradigma berrian, elkarrekin garatuko ditugu jarduerak
TECNALIAk eta Berrilan BIMek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, elkarrekin BIM zerbitzuak eta 3D digitalizazio-zerbitzuak definitzeko eta emateko, eta zenbait ikerketa-lerro garatzeko; horren guztiaren emaitza gisa, espero da elkarrekin I+Gko proiektuak martxan jartzea.
Sinatutako hitzarmenean, hiru jarduera-eremu lehenesten dira, eta bi erakundeek hartzen dute konpromisoa zerbitzuak eta ikerketa-proiektuak garatzeko:
Berrilan BIMen 50 profesional inguru aritzen dira, langile eta bazkide; haien artean, Wise Build, ardatz nagusia, eta BIMetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia duten eta sektorean erreferentzia diren zenbait, hala nola David Barco, Iñaki Maiza eta Pablo Cordero. Hala, Euskadiko BIM enpresa nagusietako bat da Berrilan BIM. Jardueraren ardatza hauxe da: eraikuntza-proiektuen efizientzia eta produktibitatea optimizatzea, bai diseinuan, bai eraikitzean eta bai kudeaketan eta ustiapenean (Facility Management), eta, hala, kudeaketa optimizatzen eta emaitza hobeak lortzen laguntzea arkitektoei, ingeniariei, eraikitzaileei, fabrikatzaileei eta kudeatzaile aktiboei.
Hitzarmen honen bidez, 3D digitalizazio-zerbitzuak gehituko ditu Berrilan BIMek bere katalogora, eta, hala, abangoardian kokatuko da zenbait eraikuntza-motatan, bai obra berrietan, bai birgaitzeetan. TECNALIA, berriz, eragile gakoa da eraikuntza 4.0 paradigman, eta, hala, Berrilan BIMek paradigma berri horretako jarduerak garatu ahal izango ditu.
I+G+Bren eta zerbitzu berritzaileen alde eginiko apustu horrekin, Berrilan BIMek punta-puntako izaten jarraitu nahi du Euskadin, BIMen alorrean, eta bere jarduera proiektu berri konplexuagoetara zabaldu nahi du, maila nazionalean eta nazioartekoan.
Bestalde, aukera aparta dakarkio Berrilan BIMek TECNALIAri, elkarrekin zerbitzu-ematea lantzeko eta hitzarmenaren alorrean garatu diren azken aurrerapen teknologikoen transferentzia egiteko, berrikuntzan eta lehiakortasunean aurrera egin dezan.
TECNALIAren eta Berrilan BIMen arteko lankidetza hori lehiakortasunerako abantailatzat jotzen dute bi erakundeek, baita negozio-lerro berriak zabaltzeko aukeratzat ere.
Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Eraikuntzako Zerbitzu Teknologikoen Proiektu Bulegoko arduradun Abel Capelastegui lankidearekin.