Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Sistema elektrikoaren kudeaketa hobetuko duten berrikuntza-proiektuak garatzeko da hitzarmena
Red Eléctricarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenak sektore teknikoaren eta konpainiaren arteko elkarlanerako esparru bat finkatzen du, sistema elektrikoaren kudeaketa hobetuko duten berrikuntza-proiektuak garatzeko.
Red Eléctricak TECNALIArekin eta arlo akademiko eta teknologikoko beste erakunde batzuekin behin eta berriz egindako elkarlanak aztertu ondoren sortu da aliantza hori. 2008tik egin da lan balio ekonomiko handiko ekimenetan eta prestigioa aitortzen zaigun eta erreferentzia garen alorretan.
Enpresaren asmoa da teknologiak, soluzioak eta lan egiteko modu berriak bultzatzea eta sustatzea hazkundea eragin dezaten; hala, etorkizuneko erronkei erantzuten die, eta aurrea hartzen die energia-eredu berriaren ondorioz sortzen diren joera globalei.
Ekimena gauzatzeko, 2,4 milioi euro inbertituko ditu Red Eléctricak bost urtean. Inbertsio hori enpresaren beharretatik sortzen diren berrikuntza-proiektuak garatzera bideratuko da, betiere eredu energetiko efizienteago eta jasangarriago batean.