I+G+Bko proiektuak batera garatzen ditugu multialergiaren, elikagaien segurtasunaren eta zeliakiaren arloetan
LAZTAN elikagaien sektoreko estatuko eta nazioarteko erreferentziako enpresarekin batera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen joan den irailean, I+G+Bko proiektuak ikertzeko multialergiaren, elikadura-segurtasunaren eta zeliakiaren arloetan.
Elkarlan honen helburua da industriari zerbitzu integral bat eskaintzea ALLERGY PROTECTION zigiluarekin ziurtatutako berme baten aldeko apustua eginez. ALLERGY PROTECTION berme- eta kalitate-zigilua ATX elkarteak sustatu eta bermatu du, eta multialergietan, zeliakian eta intolerantzietan aditu den LAZTAnen ziurtagiria du.
Zigilu horren bidez, prestakuntza, kanpo-azterketa eta ikuskaritza zorrotzen bidez pertsona multialergikoen premietara egokitutako eskaintza egiten duten enpresei ziurtagiria ematen diegu, pertsona horiek menuak segurtasun osoz jan ditzaten.
Halaber, alderdi hauei lotutako ikerketa sartzen da hitzarmenean: elikagaien osagaiak lortzea, elikagai osasungarriak eta hainbat biztanle-talderi egokitutako elikagaiak garatzea, IKTak eta nutrizio eta elikadura osasungarriaren arloko aholkularitza.
ATX elkartearekin dugun lankidetza
Multialergiaren, dermatitis atopikoaren eta asmaren ATX elkartea erakunde independentea da, irabazi-asmorik gabekoa, eta ukitutako pertsonen eskubideak defendatzen ditu iritzi publikoaren, administrazioen eta erakunde pribatuen aurrean.
Helburu nagusia da gizarte zibil osoak aintzat hartzea zer zailtasun dituzten pertsona alergikoek eta atopikoek, oro har, eta haurrek, bereziki; haurrok, izan ere, baloratu eta babestu egin behar dira.