Berria

Lehen Blockchain Hackathon-a: izan nahi al duzu enpresa babesleetako bat?

2018ko abuztuaren 8a

Achazekin eta EIPMrekin batera, Hackaton bat antolatu dugu, blockchain edo bloke-kateen teknologiaren bidez hornidurako eta hornikuntza-kateko arazo bat konpontzeko

Hackathon hori amaitzean, lehiatzen diren taldeek enpresa babesleari azalduko diote nola diseina daitekeen beren kasua bloke-kateen ingurune batean: aktiboen definizioa, kontratu adimendunen sorrera, eragileen interakzioa, transakzio-motak eta abar.

Talderik eraginkorrenek kontzeptu-proba bat sortuko dute, eta zuzenean egingo dituzte transakzioak, draft ingurune batean, zeina bloke-kateekin lan egiteko gaitasunak dituzten ikasleek eta hornidura eta hornikuntza-katekoek osatuko baitute. Lehenbizi aipatu ditugunek hautaketa teknikoak eta kodea zuzenduko dituzte; besteak, berriz, "kontzeptu-probaren" alderdi funtzionalaz arduratuko dira, eta enpresa babesleari itzulketak egiteaz.

Azterketa zorrotz bat egingo da ikasleak hautatzeko, eta elkarrizketak ere egingo zaizkie. Talde mistoetan jarduteko eta kasu erreal batean gogor lan egiteko prest egon behar dute: konponbide eraginkor bat eskaini behar diote enpresa babesleari, ikaskuntza-giro atsegin batean.

Enpresa babeslea

Zein enpresa izan daitekeen babesle? Ekitaldi berezi batean bere horidurako eta hornikuntza-kateko arazo espezifiko bat konpontzeko prest dagoen edozein; lan hori egingo den ingurunean, talde lehiakideek, enpresa babesleak eta antolatzaileek elkarri erronka joko diote, eta elkarri lagunduko, sortzeko eta ikasteko.

Nahi al duzu enpresa babesle izan, edo ikasle-talde bat osatu?

Bidali mezu elektroniko bat Juan.Garate@tecnalia.com Juan Garateri.