Berria

Lehiaketa bat jarri dugu martxan Europako Batzordeak definitutako erronka sozialak lantzen dituzten soluzioetarako

2021ko maiatzaren 11a
Lanzamos un concurso sobre soluciones que aborden los retos sociales definidos por la Comisión Europea

Co-Change ekimenak ikerketa-ziklo osoko praktiketan, prozeduretan, errutinetan edo arauetan aldaketaren bat eragiten duten ideiak sarituko ditu

Europako Co-Change ekimena, zeinean parte hartzen baitu TECNALIAk, ikuspegi sistemiko eta berritzaile batez baliatzen da eraldaketa-ahalmena eta ikerketa-lidergo arduratsua sustatzeko, aldaketa-laborategien bidez.

Co-Changen uste dugu ikerketa-erakundeak garenez gure ardura dela zientzia eta gizartea konektatzea. Horretarako, mundu osoko berritzaileei dei egiten diegu, izan banakakoak, taldeak edo erakundeak, garapen jasangarriko helburuak edo EBk definitutako erronka sozialak ekosistema-ikuspegi batetik lantzen dituzten soluzioak aurkez ditzaten.

Ikerketa-ziklo osoko praktiketan, prozeduretan, errutinetan edo arauetan aldaketaren bat eragiten duen edozein ideia sarituko dugu.

  1. Kulturan, egituretan eta praktiketan aldaketa esanguratsuak eragin, I+Bko politikak eta jarduera arduratsuagoak izan daitezen; adibidez, aldaketa-maila eta -eskala batzuk bilduz.
  2. Zientzian eta ikerketan aniztasuna eta demokratizazioa areagotu.
  3. Praktika-komunitateak ahaldundu; adibidez, koalizioak sortuz edo baliabideak partekatuz.
  4. Interesdunen artean elkarrizketa eta elkar-ulertzea eragiten eta katalizatzen duten esperimentuak, mekanismoak eta formatuak sortu.

Zientzia eta gizartea

Ikerketan eta berrikuntzan funtsezkoa da etikaz eta arduraz jokatzea zientziaren eta gizartearen arteko erlazioak eraldatzeko. Hala, elkarrekin lan egiten dute eragile sozialek, ikertzaileek, herritarrek, arduradun politikoek, enpresek eta hirugarren sektoreko erakundeek ikerketa- eta berrikuntza-prozesu osoan.

Prozesua eta emaitzak eta gizartearen balio, behar eta itxaropenak lerrokatzea da helburua.

Informazio gehiago