Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Itsaso zabaleko energia berriztagarrien erabilera zabaltzeko, ezinbestekoa da kostuak murriztea
Marine Energy Week astearen IV. edizioan, aukera izango dugu offshore energiaren gaur egungo egoera zein den eta zer joera dauden ikusteko, energia eolikoaren, itsas energiaren eta petrolio eta gasaren alorretan. Ekitaldian, gai hauekin erlazionatutako esperientziak aurkeztuko dira: egitura flotatzaileak; materialen, osagaien eta ekipamenduen bizi-zikloa itsas ingurunean; O&M (operations and maintenance) alorreko erabakiak hartzeko tresna fidagarriak, itsaso zabaleko energia eolikoaren kostua (LCOE) murrizten dutenak; eta olatuen energia hartzeko sistemen edo prozesuen kostuak murriztearren itsaso zabalean egiten ari diren zenbait proba.
Kongresuan, posterrak jartzeko gune bat izango da, Euskampusek [esteka] eta JRL-OREk [esteka] antolatua. Denak izango dira Marine Energi Week kongresuko poster onenaren JRL-ORE-Euskampus sariaren hautagaiak. Kongresua bukatu ondoren emango da saria, eta JRL-OREren webgunean argitaratuko da.
Marine Energy Week jardunaldiaren IV. edizioa otsailaren 13an egingo da, Bilbon, BEC (Bilbao Exhibition Centre), EEE (Energiaren Euskal Erakundea) eta TECNALIAk antolatuta. Ekitaldi hori World Maritime Week kongresuaren parte da, zeina otsailaren 12tik 14ra egingo baita, BECek antolatuta. WMW2019 kongresuan, erakusketa-gune bat egongo da, zenbait hitzaldi emango dira, eta harremanak lantzeko aukera izango da (koktel pribatuak, posterrak erakusteko gunea,WMW gala-afaria eta FINE sarien IV. edizioko sari-banaketa).
Informazio gehiago: