Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Larrialdietan lurpeko bideetatik ateratzeko ate-sistemaren ezaugarriak finkatu ditu TECNALIAk
MC Valles enpresa kontratatu dute Dohako (Qatar) metroan bere ate-sistema jartzeko, bereziki egokia baita larrialdietan lurpeko pasabideetatik ateratzeko. Larrialdi-irteeretako konporta-sistema mekaniko bat da, zeinak bermatzen baitu irten ahal izatea gailuari oso gutxi eraginda eta aldez aurretik gailua nola dabilen jakin beharrik gabe.
TECNALIAk finkatu ditu larrialdietan lurpeko bideetatik ateratzeko ate-sistemaren ezaugarriak. Ezaugarri hauen diseinu-baldintzak zehazteko saiakuntzak egin dira:
Gure instalazioetan egindako saiakuntzek bermatzen dute ebakuazio-sistemak jasan ditzakeela talkek eta pertsonen eta, inoiz, ibilgailuen pasaerak eragindako kargak, baita, ebakuazio-posizioan daudenean (irekita), haize-bolada gogorrak ere, ez daitezen nahi gabe konportak itxi edo gaizki ibili. Hala, erabiltzaileentzako arriskuak saihesten dira.
Dohako metroa bi fasetan eraikiko da: lehenengoan, lau lineatatik hiru eta 37 geltoki eraikiko dira. Linea horiek 2020rako irekitzea espero da. Hurrengo faseetan, beste linea bat egingo da, eta lehengoak zabaldu: beste 60 geltoki izango ditu. 2026rako osatuko da lehen hedapena.
Metroaren helburua hiriburura eta aldirietara iristea da. Linea gehienak lurpekoak izango dira. Erabiltzaileak arriskuan jartzen dira esparru itxietatik ebakuatu behar direnean, bereziki lurpeko geltokietatik. Larritasun-egoeran ebakuazioa behar bezala egiteko, ezinbestekoa da ebakuazio-bideak pertsona-emari egokia onartzea.
MC Valles enpresa, beren ebakuazio-sistema gure laborategietan baliozkotuta, beste bi proiektutan sartu da: Limako metroaren 2. linea (Peru) eta Riadeko metroa (Saudi Arabia).
Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Jose Manuel Hidalgorekin (egitura-segurtasunaren laborategia, LAB-SERVICES): jmanuel.hidalgo@tecnalia.com