“Garatzen ari garen sistema ziberfisikoak nerbio-sistema biologikoen analogoak dira”
Metalezko osagaien osasun estrukturala monitorizatzeko sistema ziberfisiko berriak garatzen ari gara
Metalezko osagaien osasun estrukturala monitorizatzen dugu sistema ziberfisiko (CPS) berriak garatuz. Proiektu honen helburua da funtsezko datuak ateratzea metalezko osagaien gainazaletan zenbait sakoneratan txertatutako sentsoreen bidez.
Sistema ziberfisikoak etorkizun handiko lan-ildo bat dira osagaien jarduna eta osotasuna banaka monitorizatzeko metodo suntsitzailerik erabili gabe. Aukera hori ez dago oso garatuta osagai metalikoen eremuan, baina ildo horretan aurrera egin nahi da, osagaien gainazalean monitorizazio-sistemak ezarriz, zenbait mailatan eta funtzio osagarri batzuekin.
Teknologia gaitzaile nagusi hauek identifikatu dira: testurizaziorako eta ekarpen bidezko fabrikaziorako / fabrikazio aditiborako laser-teknologiak, inprimaketa funtzionaleko teknologiak eta zuntz optikoko teknologiak.
Haien bidez, beste helburu batzuen artean, alderdi hauetan aurrera egin ahal izango da: produktuen jardunari buruzko informazioa lortzea, kopien aurkako kodetzeak garatzea eta instalazioen kontrola hobetzea, edo hirugarrenek fabrikazio-prozesuan egindako integrazioak.
Nerbio-sistema biologikoekiko antzekotasuna
Garatzen ari garen sistema ziberfisikoak nerbio-sistema biologikoen analogoak dira. Zehazki, giza larruazala izan dute abiapuntu proiektuko kolaboratzaileek produktu sintetiko bioinspiratuak imajinatzeko, zeiek nerbio-sistemaren antzeko gaitasuna baitute sentitzeko.
Zenbait propietate modu guztiz iraultzailean integratu dira metalezko materialetan, eta, horri esker, osasun estrukturala orain arte ez bezala monitoriza daiteke.