Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Soluzio berritzaileak garatzen ari gara etorkizuneko mugikortasunerako: elektrifikazioa eta automatizazioa
Propultsio hibridoko mikrobusa merkatura iritsi da, hiri-zerbitzu batzuen emisioak murrizteko; adibidez, banaketa-lanen edo pertsonen garraioaren emisioak.
Repsol, Lancor, Infranor, Masermic eta CIE Automotive enpresen lankidetzaren eta TECNALIAk bazkide teknologiko gisa egindako lanaren emaitza da ekimena.
3.500 kilogramo baino gehiagoko ibilgailu hibrido bat da, eta motor elektrikoaren trakzioa eta errekuntzako motorra konbinatzen ditu martxan dabilenean bateriak kargatzeko. Gasolinazko motorra, hala, bateria kargatzeko bakarrik erabiltzen da, eta motor elektrikoak mugitzen du ibilgailua, baterietan dagoen energiarekin.
Gidatzean erabat elektrikoa da, ez du emisiorik aireratzen, eta, halaber, geldialdirik egin gabe egin ditzake joan-etorriak, haren sorgailu-motor multzoa gidariaren esku-hartzerik gabe kargatzen delako efizientzia gorenez.
Ibilgailu hibrido horrek badu beste berrikuntza bat ere: Repsolek garatu duen erregai batekin dabil, eta erregai horri esker, efizientzia areagotu eta partikulen emisioa urritu egiten da.
Teknologia horien batura, hots, trakzio elektrikoa eta erregai oso eraginkorrekiko hibridazioa, funtsezkoa izan da plataforma generiko bat sortzeko, zeina ibilgailu-motaren arabera molda baitaiteke eta emisioak eta kostuak urritzen baititu.
Hiriguneetara sartzeko arauak zorrozten ari dira, eta, pixkanaka, zero emisioko ibilgailuak soilik zirkulatzeko gune ari dira bihurtzen. Hala, Stockholmen, Berlinen, Londresen, Parisen eta Erroman, dagoeneko ezarri dute ekimen hori.