Berria

Modelizazio energetikoak suspertze ekonomikoa bultzatzen du

2022ko uztailaren 29a
Jornada entre expertos en modelización energética

"Modelaketa prospektiboa funtsezkoa da hiri mailako deskarbonizaziorako"

Jardunaldi/tailer bat antolatu dugu modelizazio energetikoko adituentzat, CIEMATekin eta Gaztela-Mantxako Unibertsitatearekin batera

Red MENTESen urteko jardunaldiak balio izan du energia-sistemen modelaketaren arloko adituak biltzeko, Trantsizio energetikoa, suspertze ekonomikorako aukera izenburupean.Energia-sistemaren deskarbonizazioarekin lotutako hainbat erronka landu ziren.

Lucía Blanco Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioko Energiaren Arloko Prospektiba, Estrategia eta Araudiaren zuzendariordetza nagusiko zuzendari laguntzaile eta TIMES-Sinergia ereduaren arduradunak inauguratu zuen topaketa; adituek energia-sistemaren deskarbonizazioaren erronka zientifiko, teknologiko, industrial eta sozialei buruz eztabaidatu zuten.

Deskarbonizazio-neurriak

Gure lankide Íñigo Muñoz Mateosek azaldu zuen beharrezkoa dela hiri mailako deskarbonizazio-helburuak eta -neurriak estatukoekin eta eskualdekoekin parekatzea, eta nabarmendu zuen funtsezkoa dela analisi prospektiboko tresnak erabiltzea, hala nola simulazioko eta optimizazioko energia-sistemen modelaketa.

Jardunaldian, World Cafe bat egin zen, eta parte-hartzaileek zenbait mailatako gai eta erronka interesgarriak identifikatu zituzten: modelaketa-moten beharrak (ekonomikoa, energetikoa, ingurumenekoa, soziala), eta gizartearentzat garrantzitsuak diren etorkizuneko arazoei aurre nola egin, hala nola krisiei, beheraldiei, teknologia berrien hedapenari, hidrogenoaren ekonomiari, mekanismo fiskalen diseinuari, etab.