"Efizientzia energetikoa, segurtasuna eta konforta, hiriko ibilgailuei adimena eta konektagarritasuna emateko"
Garraio publikoa pribatuaren ordez sustatzea gure hiriak eta ingurumena zaintzeko soluziorik onenetakoa da.
Beharrezkoa da garraio publikoa deskarbonizatzea, digitalizatzea eta automatizatzea, zero emisioko hiri-eredu bat ezartzeko eta ingurumena errespetatzen duen mugikortasun jasangarria bultzatzeko. TECNALIAn DIGIZITY proiektuan dihardugu, Avanza, Irizar, Hispacold, Jema, Nextium eta Telnet enpresekin eta CTAG eta Itainnova zentro teknologikoekin batera, soluzio jasangarriak garatzeko.
Kontrol-sistema aurreratu adimendunak eta konektatuak
TECNALIAren teknologiari esker, kontrol-sistema aurreratuak garatu ahal izango dira efizientzia energetiko, segurtasun eta konfort handiagoa lortzeko; adibidez, ibilgailua gizakiaren esku-hartzerik gabe balaztatzea edo gurutzaldi-abiaduraren kontrol dinamiko eta hiri barnekoa.
Bestalde, gidatze automatizatuko aplikazioetara bideratutako zenbait sistema garatuko ditu, hiriko ibilgailuei adimena eta konektagarritasuna emanez.
Digizity talde-proiektu bat da: garapen guztiak sistemen sistema bakar gisa integratuko dira ibilgailu autonomoak eta konektatuak probatzeko azpiegitura berri batean, zeina Zaragozan ezarriko baita.