Berria

Mugikortasun jasangarriko modelo berriak eraikitzea bultzatzen dute berrikuntzak eta teknologiak

2019ko martxoaren 8a

Smart Urban Mobility kongresuan, 1.400 parte-hartzaile eta 74 hizlari izan ziren

Smart Urban Mobility kongresuan, 1.400 parte-hartzaile eta 77 hizlari izan ziren, aztertzen zer paper estrategiko duten berrikuntzak eta teknologiak mugikortasun jasangarriko eredu berriak eraikitzea sustatzen, eta orobat zer muga eta ahalmen duten mugikortasun jasangarriko eredu berriek XXI. mendeko hirietako mugikortasunaren zailtasun eta aukerei erantzuteko.

Javier Coleto, TECNALIAko Industriako eta Garraioko Merkatuko zuzendaria han izan da, aditu gisa, eztabaidatzen zer garrantzi duten zientziak eta teknologiak aldaketa-eragile gisa erregai alternatiboen eta energia berriztagarrien erabilera finkatzeko eta zabaltzeko, hau da, gure mugikortasun-ohiturak aldatzeko, gure bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko eta lehendik dauden azpiegiturak konektagarritasun digitalez hornitzeko soluzioak eskaintzeko, mugikortasuna adimendunagoa, inklusiboagoa eta seguruagoa izan dadin.

Hizlarien jakintza eta esperientzia zabalari esker, mugikortasunaren etorkizunari buruzko egoerak proposatu ziren, eta haiek posible egiteko teknologia eta aplikazio garrantzitsuenetako batzuk identifikatu. Hizlari izan ziren, besteak beste, REPSOL eta AMETIK enpresak.

Eztabaida interesgarria, inondik ere; frogatu zuten teknologiak eta berrikuntzak eragina dutela mugikortasun jasangarrirako azpiegitura berriak garatzen eta negozio-eredu berriak sortzen.