"TECNALIAk, elektroukipenezko feedbackaren teknologian aditua baita, teknologia horri buruz duen ezagutza jarri du, erabiltzaileak ukimen-sentsazioak eduki ahal izateko"
Pertsonei beren gorputz-adar naturalekin koordinatuta gorputz-adar artifizialak kontrolatzeko aukera emango dieten interfazeak diseinatu, egin eta probatu ditugu.
Mugimendua areagotzeko interfaze ez-inbaditzaileek aplikazio ugari izango bide dituzte eremu askotan. Kirurgialariek, laparoskopietan, hiru eskuekin egin litzakete interbentzio kirurgikoak, eta, hala, aukera izango lukete hiru tresna kirurgikoren manipulazioa trebeki sinkronizatzea eskatzen duten eta gaur egun inbasiorik txikieneko sarbidearekin egin ezin diren zereginak egiteko.
NIMA proiektuak (berriki amaitu da) kontzeptu zehatz eta berritzaile bat aplikatzeko aukera aztertu du: sistema motorrak zenbait mailatan duen erredundantziaz baliatzen da, gorputz-adar naturalen mugimenduez gain, beste askatasun-gradu batzuk kontrolatzeko gorputz-adarretan, gailuetan edo ordenagailuetan.
TECNALIA, elektroukipenezko feedbackaren teknologian aditua
Ikerketa honek, zeinean TECNALIAk parte hartu baitu, oinarri izan du pertsonei beren gorputz-adar naturalekin koordinatuta gorputz-adar artifizialak kontrolatzeko aukera emango dieten interfazeen diseinuaren eta eraikuntzaren ikerketa.
TECNALIAk, elektroukipenezko feedbackaren teknologian aditua baita, teknologia horri buruz duen ezagutza jarri du, erabiltzaileak ukimen-sentsazioak eduki ahal izateko: hala nola gorputz-adar gehigarria zein posiziotan dagoen edo objektu bat nolako indarrarekin estutzen duen.
Pentsamendu aitzindari bat
Europako H2020 NIMA "mugimendua areagotzeko interfaze ez-inbaditzailea" proiektuan (dirulaguntza-zenbakia:), ezaguna denetik harago doazen Etorkizuneko Teknologiak eta Teknologia Berriak (FET) sortu nahi dira, pentsamendu aitzindariak teknologia berri eta indartsuetarako etorkizun handiko bideak ireki ditzan.
Horretarako, neurozientziaren, neuroteknologiaren, gizon-makina interfazearen, robotikaren eta etikaren arloetan aitzindari ziren adituen talde bat osatu zen, teknologiaren mugak gainditzeko. Horretarako, gorputz-adarrak edo objektuak ahaleginik gabe kontrolatzeko atzeraelikadura sentsorial multimodala duten interfaze ez-inbaditzaileak eta gorputz-adar robotiko gehigarri janzgarri bat sortu zituzten.
Taldeak, proiektuak iraun duen bitartean, lan hauetan aritu dira: mugimendua areagotzearen azpian zer mekanismo kognitibo eta neuronal dauden ulertzen, mugimendu-areagotzea funtzionalki nola txerta daitekeen aztertzen eta mugimendua areagotzea atzeraelikadura multimodalaren bidez nola erraztu daitekeen lantzen, neuromodulazioa, modelizazio konputazionala eta jokabide-esperimentuak konbinatuz.
Horretaz gain, proiektuak helburu izan du mugimendu-areagotzea giza gaitasunak zabaltzeko aplikatzea eta hura ustiatzeko bidea prestatzea. Horretarako, hiru proba-banku garrantzitsu erabili ditu: beso robotiko gehigarri janzgarri batekin eta bi eskuekin manipulatzea; kirurgia-manipulazioan laguntzea, kirurgialariaren gaitasunak eta autonomia handitzeko, eta hiru eskurekin lan egiteko interfaze informatiko bat.