TECNALIAk parte hartzen duen enpresa bere proposamenagatik, berrikuntzagatik edo teknologiagatik enpresa-ekosisteman etorkizun handia duten starupen artean identifikatu du "El Referente"k.
Espainiako startup-ei, ekintzailetzari eta berrikuntzari buruzko informazioa ematen duen aldizkari nagusiak, El Referentek, Nautilus Floating Solutions identifikatu du bere proposamenagatik, berrikuntzagatik edo teknologiagatik Espainiako zein nazioarteko enpresa-ekosisteman etorkizun handia duen energia-sektoreko Espainiako 20 startupen artean.
NAUTILUS industria- eta teknologia-partzuergo bat da, eta hartan parte hartzen dugu Astilleros de Murueta, Tamoin, Velatia, Vicinay Marine Innovación eta gure TECNALIA Ventures Deep Tech Venture Builderrarekin.
Itsasoko haize-energiaren merkaturako plataforma flotatzaileen garapenean munduko aitzindari bihurtu nahi du konpainiak. Helburua plataforma flotatzaile erdimurgilduak garatzea da, itsas hondoaren sakoneragatik egungo offshore soluzio zimendatuak erabili ezin diren lekuetan baliatu ahal izateko.
Egituraren abantailak diseinua du oinarri: ontziola arruntetan fabrikatzeko modukoa da, aerosorgailua portuan munta daiteke, eta ontzi arruntekin garraia eta instala daiteke.