Berria

Negozio -eta lankidetza- aukera gehiago silver economy edo zilar-ekonomiaren merkaturako

2019ko otsailaren 22a

ICT4Silver ekimenak IKT teknologiak zilar-ekonomiaren merkatura transferitzea sustatzen du.

Kontuan izanik 60 urtetik gorako 96 milioi lagun baino gehiago daudela Europan, datozen 10 urteetan zilar-ekonomiaren europar merkatua asko haziko dela aurreikusten da, eta sektore askotan gainera.

TECNALIAk ICT4Silver ekimenean parte hartzen du, zeinak eremu horretako erronka eta aukera berri ugari eskaintzen baititu.

Martxoan, ICT4Silver ekitaldian parte hartu ahal izango dute zilar-ekonomiari buruzko informazio gehiago nahi duten erakunde guztiek; ekimenaren inguruko gai nagusiak eztabaidatzeaz gain, ekimenean parte hartzen duten erakundeek hainbat urtetako ikerketaren emaitzak azalduko dituzte.

Argibide gehiago