Berria

Nola egokitu hirigintza-plangintza klima-aldaketara

2018ko azaroaren 29a

Gida batek Nafarroako udalerrietan erabakiak hartzen laguntzen du

Berriki argitaratu da gida hau: “Toki Entitateen Klima Aldaketarako Egokitzapena Hirigintzatik Abiatuta. Nafarroako Udalerrientzako Gida Metodologikoa. Plangintzako Jarraibide Teknikoen Proposamena”.

Gida hori EGOKIk garatu du (NELS edo Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako sarearen ekimen bat), eta, horretarako, klima-aldaketari buruzko gure lantaldearen laguntza teknikoa eta metodologikoa izan ditu.

Lan-tresna bat da gida, udal-administrazioaren erabakiak hartzen dituztenentzat, teknikarientzat eta klima-aldaketara egokitzeko erronkari aurre egin behar dioten hirigintzako profesionalentzat.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak eta Lursarea Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Nafarroako Agentziak (Nasuvinsa enpresa publikoan sartuta) EGOKIri laguntzen diote klima-aldaketara egokitzeko irizpideak ezartzen Nafarroako toki-entitateetako hirigintza-plangintzetarako.

Biodiversidad fundazioa, Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako Ministerioarena, klima-aldaketara egokitzeko 2016ko proiektuei lehia-araubidean oinarrituta laguntza emateko deialdia finantzatzeko onartu zen. Fundazioa ere proiektuko kolaboratzaile egin da.

Nafarroako Gobernua Nafarroako Klima Aldaketaren Ibilbide Orria (KLINA) prestatzen ari da, eta hango helburuak lortzen laguntzen du EGOKIk. Zehazki, klima-aldaketak eragindako ahultasunen prebentzioa du ardatz.

Deskargatu gida

Toki Entitateen Klima Aldaketarako Egokitzapena Hirigintzatik Abiatuta