Berria

Nola ezarri produktu ziberseguruak sistema elektrikoan

2023ko urriaren 3a
Ciberseguridad

"TECNALIAk hardware- eta firmware-produktuak garatzen ditu, zibersegurtasun-eskakizunak dituzten merkatuetarako sarbidea errazteko"

Azpiegitura kritikoen digitalizazioak, hala nola sistema elektrikoarenak, zibersegurtasuneko erronka berriak planteatzen ditu eta, horren ondorioz, Europak politika berri bat garatu du hardware- eta software-produktu seguruagoak eta erresilienteagoak bermatzeko.

Politika berri horrek barne hartzen ditu azpiegitura kritikoen erresilientziari buruzko zuzentaraua (CER Directive), informazio-sare eta -sistemen segurtasunari buruz berrikusia (NIS2 Directive), eta Cyber Resilience Act Europako Erregelamendua (CRA), 2024an indarrean jarriko dena eta osagai digitalak dituzten ekipamenduen fabrikatzaileak produktu zibererasoekiko seguruago eta erresilienteagoak bermatzera behartuko dituena.

Gainera, zenbait joera teknologikok, hala nola sare elektrikoko nodoen funtzionalitateen birtualizazioak edo agente batzuen artean partekatutako datu-espazioen erabilerak, are beharrezkoago egiten dute sistema elektrikoa osatzen duten ekipamendu eta sistemen zibersegurtasuna indartzea.

Gaitasun bereziak zibersegurtasun industrialean

Testuinguru horretan, produktua diseinatu eta garatzeko prozesua inoiz baino garrantzitsuagoa da eta TECNALIAk gaitasunak ditu zibersegurtasunean eta energia-sistemarako hardware- eta software-produktuen garapenean. Horrek aukera ematen du honako hauek eskaintzeko:

  • Ekipamendu elektrikoen eta ekipamendu horiek erabiltzen diren sistemen arrisku potentzialak eta kalteberatasunak identifikatzea.
  • Garapen segurua produktuak diseinatzeko fasetik: mehatxu posibleetatik babesteko elementuak gehituz, hala nola informazioa zifratuz, erabiltzaileak autentifikatuz, pasahitzak kudeatuz, erasoak hautemanez eta erantzunez, etab.
  • Segurtasuneko saiakuntzak eta balidazioak laborategi akreditatuetan: garrantzitsua da segurtasuna egiaztatzea eta frogatzea produktuak erasoen aurrean erresistenteak direla eta ezarritako segurtasun-estandarrak betetzen dituztela.
  • Eguneratzeak eta aldizkako segurtasun-adabakiak, hautemandako balizko kalteberatasunak zuzentzeko eta produktuak beren bizi-zikloan seguru eta eguneratuta edukitzeko.

Hau da, TECNALIAk zibersegurtasun industrialeko gaitasun bereziak ditu (berariazko 5 laborategi), eta produktu elektrikoaren eta haren fabrikazio-prozesuaren ezagutza sakona.

Nola ezarri produktu ziberseguruak sistema elektrikoan TECNALIAren laguntzarekin

Gaitasun eta ezagutza horiek paregabe bihurtzen dute TECNALIA enpresei produktu seguru eta erresilientea garatzeko prozesuetan laguntzeko eta energia-sistemaren kalteberatasun potentzialak konpontzeko orduan:

  • Produktuaren garapena: hardwarea eta firmwarea garatzeko esperientziaren sendotasunean oinarrituta, fabrikatzaileei beren produktuen zibersegurtasunaren hobekuntza bermatzen diegu, diseinu- eta garapen-fasean hasi eta bizi-ziklo osoan zehar.
  • Ziurtapena: merkatuari eta erakunde arautzaileei zibersegurtasun-eskakizun berriekin bat etortzeari buruzko konfiantza erantsia emanez.

ACLARA-HUBBELL, MERYTRONIC, ARIADNA, SCHNEIDER ELECTRIC edo ZIGOR enpresak TECNALIArekin batera ari dira lanean beren produktuen egokitzapenean eta erresilientzian, bai eta ENDESA zerbitzu publikoen enpresa ere, zibersegurtasun-irizpideak txertatzeko sarearen eragiketan eta kontrolean.

Jardunaldi teknikoa adituekin

Zibersegurtasunaren Europako hilabetea dela aprobetxatuz, urriaren 3an aurkeztuko diegu enpresei “Sektore elektrikoko produktu ziberseguruen araudia betetzea eta ziurtatzea nola bizkortu jardunaldi tekniko batean, non parte hartuko baitute sare adimendunetako eta zibersegurtasuneko aditu batzuek eta fabrikatzaile eta zerbitzu publikoen enpresen ordezkariek. Saioa Bilbon egingo da, 2023ko Zibersegurtasun Industrialeko Esperientzien Nazioarteko XXI. Biltzarraren barruan.