Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
2021etik aurrera, AKTIBAL euskal ekimenaren bidez garatutako hiru produktu merkaturatzea aurreikusten da
Gastronomía Cantábrica, Cárnicas Ibarra eta Panaderías Bizkarra enpresekin batera, hiru elikagai funtzional garatu ditugu pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, behar diren elikagaiak ematen dituen dieta orekatu baten bidez.
Hauek dira: ilar-proteinaz aberastutako ogia, azukrerik gabeko marmelada-sorta bat (abrikota eta mugurdia) eta profil lipidikoa (gantz-mota eta -kantitatea) duen hanburgesa bat. Azken produktu hori chia-haziak erantsiz hobetu da. Chiak aukera ematen du gantz-azido aseen proportzioa murriztu eta osasungarriagoak diren beste batzuen proportzioa handitzeko: monoasegabeak eta poliasegabeak, hala nola omega3.
Osagai funtzionaletan oinarritutako eta koipe eta azukre gutxiko elikagai berri horien bidez, ekimen honek lagundu egingo du zenbait gaixotasunek —obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak eta abar— biztanlerian duten intzidentzia murrizten.