"Soluzio teknikoak ematen ditugu fabrikatzaileek merkatuan beren produktuen segurtasuna, kalitatea eta efizientzia berma ditzaten"
Obretako aldi baterako elementuen segurtasuna eta fidagarritasuna eta elementuok indarreko araudiekin bat etortzea bermatzen ditugu.
Obretako aldi baterako elementuetarako (aldamioak, babesak, zinbriak, ateburuak, kofratuak, eskorak eta sareak, besteak beste) saiakuntzen karakterizazio osoa egiten du TECNALIAk. Karakterizazio hori funtsezkoa da segurtasuna, fidagarritasuna eta indarreko araudiekiko bat-etortzea bermatzeko. Gure helburua da kalitatea kontrolatzeko eta prestazioen ebaluazio teknikoa egiteko zerbitzu integrala eskaintzea, hartara fabrikatzaileei abangoardiako soluzio teknologikoak emateko.
EN arauekin (EN12810, EN12811, EN12813, EN13374, EN1004) bat datorren karakterizazio bat egiten dugu, eta, halaber, neurrira egindako saiakuntza bereziak diseinatzen ditugu. Hirugarren alderdiko laborategi gisa, honako zerbitzu hauek eskaintzen dugu:
- Borondatezko ziurtagiriak: fabrikatzaileei aukera ematen diete merkatuan kalitatea aitortua duen marka bat lortzeko. Gure saiakuntzetan, propietate mekaniko, akustiko eta fisiko-kimikoen ebaluazioa sartzen da, baita suarekiko portaeraren ebaluazioa ere.
- Produktuak kalkulu bidez diseinatzeko eta dimentsionatzeko aukera, eta ondoren saiakuntza bidez baliozkotzea.
- Obretako aldi baterako elementuen prestazioak hobetzera bideratutako zerbitzu teknologikoak eskaintzen ditugu.
- Produktu berritzaileak ebaluatzeko berariazko saiakuntza-metodoak diseinatu eta garatzen ditugu, garapen berriek kalitate- eta segurtasun-estandar altuenak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Saiakuntzak eta aplikatutako arauak
Produktu bukatuen saiakuntza mekanikoak
- Ziurtatzen dugu produktuek behar diren dimentsio- eta segurtasun-zehaztapenak betetzen dituztela.
- Produktuek karga eta erabilera-baldintza desberdinei aurre egiteko duten gaitasuna ebaluatzen dugu, karga estatikoekiko, inpaktuekiko eta erorketekiko erresistentzia neurtzeko proben eta neke-saiakuntzen bidez.
Lehengaien saiakuntza fisiko-kimikoak
- Propietate fisiko-mekanikoak ere sartzen ditugu, hala nola trakzioa, elastikotasuna, inpaktua, urradura, tolestea, kolorea eta distira.
- Zahartze naturaleko zein artifizialeko metodoak (hala nola QUV, ATLAS Ci3000, ganbera klimatikoak, gatz-lainoa eta talka termikoa) eta hezetasun-probak erabiltzen ditugu materialen iraunkortasuna ebaluatzeko.
Suarekiko portaeraren saiakuntzak
- Suarekiko erreakzioa eta erresistentzia zehazteko probak egiten ditugu, baita sortutako kearen toxikotasuna zehaztekoak ere, hartara produktuek indarreko segurtasun-araudiak betetzen dituztela ziurtatzeko.
Gure zerbitzuak aldamio, eskora, zinbria, perimetro-babes, sare, kofratu, ateburu eta obretako aldi baterako beste elementu batzuen fabrikatzaileei zuzenduta daude.
Obretako aldi baterako elementuei buruzko informazio gehiago
Informazio gehiago lortu nahi baduzu gure zerbitzuei buruz eta nola lagundu diezaiokegun zure enpresari, jar zaitez harremanetan gurekin. TECNALIA zure konfiantzazko kidea da obretako aldi baterako elementuen berrikuntzan eta kalitatean.