Berria

Onlineko plataforma bat argitaratu dugu, proiektuak urrutitik kudeatzeko eta instalazio teknologikoak online atzitzeko

2020ko apirilaren 27a

Beste pauso bat eman dugu erabilera digitalizatzen, enpresak urrutitik sar daitezen I+Gko saiakuntza-azpiegituretara

TECNALIAk onlineko plataforma bat jarri du martxan, enpresek beren proiektuen jarraipena egin dezaten eta urrutitik sar daitezen beren saiakuntzetako eta I+Gko azpiegituretara. Proiektu bilateraletarako egin da plataforma; hau da, TECNALIAren eta enpresa baten artean garatzen direnetarako. Erabilera digitalizatzeko bidean emandako urrats horrekin, indartu egiten dira langile teknikoekiko zuzeneko komunikazioa, lanak efizientziaz kudeatzea, eta proiektuak garatzean eta saiakuntzak egitean sortutako informazioa noiznahi eta era seguruan ikusteko aukera.

COVID-19ak sortutako egoerarekin lotutako erronka handiak dauden une hauetan, myTecnalia tresna digitalak beste komunikabide bat irekitzen die enpresei, eta, hala, proiektuen kudeaketa errazten du, informazio-fluxua sutatzen, eta TECNALIAren instalazio teknologikoetan dauzkaten proiektuen jarraipen birtuala ahalbidetzen, hara joan beharrik izan ez dezaten.

Plataforma digitala ordenagailutik, mugikorretik eta tabletatik atzi daiteke, eta zentroarekin lan egiten duten enpresei zuzendua dago (7.400 baino gehiago). Lanekin erlazionatutako utilitateak ditu, hala nola saiakuntzak urrutitik ikusteko aukera eta proiektuen jarraipena egitekoa, baina baditu beste batzuk ere: onlineko eskaintzak, eskaeren kontrola, laborategiko hitzorduen egutegiaren jarraipena eta dokumentazio partekatuaren biltegia. Enpresek, gainera, zentroko teknikari espezialistek prestatutako trebakuntza eta webinar espezializatuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Ezagutu myTecnalia!

plataforma-MyTecnalia