Berria

Ontzigintzarako <i>antifouling</i>-estalduren saiakuntzak egiten ditugu

2024ko irailaren 25a
Dante

"DANTE gailuak zona estatiko bateko esposizio hutsa baino modu errealistagoan egiten ditu saiakuntzak itsas ingurunean"

Ontzietarako estaldurek beste egitura flotatzaile estatiko batzuek baino mugimendu-dinamika konplexuagoak dituzte; ainguratzen direnez, nabigazio-aldiak eta aldi estatikoak konbinatzen dituzte.

DANTE saiakuntza-gailua TECNALIAn diseinatu da, eta Bilboko portuan kokatuta dago. Soluzio paregabea da ontzigintza-sektorerako antifouling-estaldurak garatzen dituztenentzat, estaldura horien efizientzia ezin baita modu errealistan probatu, ez laborategian, ez erakusle estatikoetan.

DANTEk (Dynamic Antifouling TEsting rig) aldi estatikoak eta aldi dinamikoak edo nabigaziokoak txandakatuz egiten ditu estaldura horien saiakuntzak: estatikoetan, itsas organismoak atxikitzen zaizkio gainazalari, eta, dinamikoetan, itsas organismo horiek askatzea lortu beharko lukete antifouling-estaldurek.

Ontzigintzarako estaldurak ez ezik, korronteen energia aprobetxatzeko sorgailuen paletarako estalduren saiakuntzak ere egiten ditu DANTEk. Kasu horretan, interesgarria da estalduren antifouling-propietateez gain erabilitako pinturek marruskadurarekiko duten erresistentzia testatzea, abiadura handiak har baititzakete pala horien muturrek.

Antifouling-estalduren industria

Azken urteotan, zenbait arazori aurre egin behar izan die industria honek. Izan ere, iraganean erabiltzen ziren substantzia biozidak debekatu egin dira ingurumen-arrazoiengatik eta ekosistemen osasun-arrazoiengatik. Horregatik, interes handia dago itsas organismoen inkrustazio horiek saihesteko gai diren estaldura berriak formulatzeko, eta hala legeria berrira egokitzeko, baina ez da erraza izaten ari.

DANTE Europako NEWSKIN proiektuaren barruan diseinatu, eraiki eta optimizatu da. Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatzen Proiektua.