Berria
Gure WhatsAppeko kanala abiarazi dugu
Berria
“Open Innovation-en bidez, jakintza partekatzen dugu, azkarrago berritzeko eta enpresetan eta gizartean inpaktu esponentzialki handiagoa sortzeko”
Eta horixe da Open Innovation.
Open Innovation urrutiago eta azkarrago iristeko gure bidea da, hala, enpresetan nahiz gizartean sortzen dugun inpaktua esponentzialki areagotzeko.
Kanpoko eragile batzuekin lankidetzan aritzen gara, modu egituratuan, planifikatuan eta lehenetsian, baliabide gehiago, indar handiagoa, posizionamendu hobea, merkatura iristeko bide gehiago, talentua, azpiegiturak eta/edo eskarmentu teknologiko osagarria izateko eta, hala, azkarrago eta modu eraginkorragoan berritzeko eta merkatuan eta gizartean inpaktu hobea izateko.
Aliatzeak aktiboki laguntzea, indarrak batzea, ikuspuntu desberdinak bateratzea eta arriskuak partekatzea esan nahi du.
Aurrerabidearen parte gara, gure DNAn dugu soluzio berdingabeak eskatzen dituzten problema ezezagunak ebaztea, haietako bakoitza aukera bat baita ondoen egiten duguna egiteko: enpresen lehiakortasuna handitzea eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ikerketa aplikatuaren bidez.
Bakarrik egonda, soluzioak garatzen ditugu, baina, elkarrekin, azkarrago egin dezakegu, are urrunago iristeko: ezagutza partekatuz, baliabide, talentu eta azpiegitura gehiago edukiz eta, azken batean, enpresetan eta gizartean inpaktu handiagoa bilatuz.
Lankidetza-tresna onetan sakontzeak eta gure kolaboratzaile-sarea zabaltzeak aukera ematen digu kosorkuntza horien emaitzak inpaktu ekonomiko eta sozial handiagoa izan dezan.
Izan ere, imajinatzen duzu zer lortuko zuketen munduko aditu nagusiek elkarrekin lan egin izan balute?
Open Innovation kanpoko eragileekin lan egiteko lankidetza-modu bat da, baliabide, talentu eta azpiegitura gehiago izateko aukera ematen duena. Helburua? Ezagutza partekatzea, azkarrago eta modu eraginkorragoan berritu ahal izateko eta merkatuan eta gizartean inpaktu esponentzialki handiagoa lortzeko.
TECNALIAN, imajinatu dugu zer lortuko zuketen munduko aditu nagusiek beti elkarrekin lan egin izan balute, eta hau da emaitza:
Izan ere, nork esaten du hurrengo aurkikuntza handia ezin dela izan lankidetzaren emaitza? Talentuarekin, ezagutza batuta eta erronka berriak aurrean ditugula, ez dago TECNALIAn ebatzi ezin dugun X-rik.