"Oratze-sistemak mekanizazio bidezko fabrikazio-prozesuen errepikakortasunari eta sendotasunari buruzko informazioa ematen du"
TDG Clamping Solutions enpresarekin batera, teknologia aurreratua garatzen ari gara, torneaketa-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeko eta hausturak eta istripuak prebenitzeko.
TECNALIA eta TDG, tamaina handiko torneaketarako oratze-soluzioetan espezializatutako konpainia, sistema berritzaile bat garatzen aritu dira azken hiru urteetan; haririk gabeko komunikazioa duten sentsoreak integratzen ditu TDG plateraren atzaparren barruan, estutzeko prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
Lankidetza horren ondorioz, teknologia aurreratu bat garatu da, torneaketa-prozesuaren eraginkortasuna hobetzeaz gain, erremintaren behar baino lehenagoko higadurak eragindako hausturak edo deformazioak eta okerreko indarrez oratzea prebenitzen ere laguntzen duena.
Mekanizazio bidezko fabrikazio-prozesuak
Gainera, mekanizazio bidezko fabrikazio-prozesuen errepikakortasunari eta sendotasunari buruzko informazioa ematen du. Halaber, aukera ematen digu, mekanizazioan, estutze-indarra nahiz bibrazio-maila neurtzeko eta monitorizatzeko; horrek prozesuaren segurtasuna bermatzen du, eta oratze txarragatik piezak askatzea eta istripuak izatea prebenitzen du.
Piezen mekanizazioaren etorkizuna seguruagoa eta eraginkorragoa da orain, TECNALIA eta TDG Clamping Solutions enpresen arteko aliantza horri esker.