Berria

Oreka ebaluatzeko eta haren entrenamendu funtzionala egiteko sistema: EQUIMETRIX

2018ko abenduaren 5a

CENIEk, zahartzearen nazioarteko zentroak, gure proposamena aukeratu du aurkeztutako 135 proposamenen artetik

CENIEk ikerketa-programak bultzatzen ditu, adineko pertsonez dugun pertzepzioa aldatzen laguntzen duten ekintzak sustatzen, eta prestakuntza- eta informazio-programak garatzen. Biztanleriaren zahartzeak dakartzan zailtasunekin erlazionatutako sei programen artean, EQUIMETRIX aukeratu dute, oreka ebaluatzeko eta haren entrenamendu funtzionala egiteko sistema bat, TECNALIAn diseinatua.

Ekimenaren esparrua BABEN programa da, eta, programa horretan, jarrera-kontrola baloratzeko eta entrenatzeko tresna teknologiko berrien garapena eta baliozkotzea sartzen da, besteak beste.

Kontratatutako ikerlanetan, Espainiako eta Portugalgo 17 unibertsitatetako eta Amerikako unibertsitate bateko ia 500 ikertzaile ari dira lanean. Guztira 136 proiektu aurkeztu ziren, eta haietako 17 aukeratu dituzte.