Berria

Osagai arinagoak eta erresistentzia eta adimen handiagokoak garatzen ditugu, prozesu efizienteagoak, lehiakorragoak eta jasangarriagoak erabiliz

2020ko maiatzaren 19a

Aurreinpregnatutako zuntz jarraitu automatizatu eta digitalean oinarritutako osagaiek 4.0 industriako kontzeptuak betetzen dituzte

Aurreinpregnatutako zuntz jarraitu automatizatu eta digitalizatuan oinarritutako osagaiak ekoizteko lerro erdiindustrial bat garatu dugu. Hiru estazio nagusi ditu, ekoizpen-zelula batean sekuentzialki konfiguratuak: zuntza eta erdilanduak automatikoki hornitzeko, preforma berotan konformatzeko, eta ontzeko.

Garapen teknologiko berri horri esker, industrian produktibitatea handituko da, eta optimizatu egingo dira ziklo-denborak, kostuak, energia-kontsumoak eta materiala.

Teknologia horrekin, materialaren eta osagaiaren egoeraren informazioa denbora errealean eskuratzen da: prozesua sentsoreen eta ikusmen artifizialeko sistemen bidez monitorizatzen da. Datuak denbora errealean analizatzen dira.

Gainera, prozesuaren parametroak doitzen ditugu, kontrol adimendunaren eta ikuskapen automatizatuen bidez. Horren ondorioz, oso geometria konplexuko eta zuntz-geruzaz osatutako pieza baten fabrikazio-zikloaren denborak 10 minuturik beherakoak dira.

Osagaiak fabrikatzen dituen sektoreak beharrezko ditu automatizatzea, fabrikazio-zikloaren denborak murriztea, diseinuaren optimizazioarekin erlazionatuta osagaiak arintzea eta materialak birziklatuz eta haien balioa handituz materialen bizitza-zikloa luzatzea.

4.0 konpositeen ekoizpen-lerroa bideoa