Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
“Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko osasun- eta elikadura-arloko soluzio teknologiko berriak eskura dituzte erakundeek”
TECNALIAn, bi eragin-eremu handiren alde egiten dugu lan: enpresak eta gizartea. Biek osagai komun bat dute: pertsonak. Izan ere, haiek osatzen dute gizartea, eta gure ongizate ekonomiko eta sozialari laguntzen dioten enpresentzat egiten dute lan.
Pertsonek bizi-kalitate handia izatea nahi dugu, prebentzioaren eta osasunaren hobekuntzaren bidez. Helburu hori lortzeko, soluzio teknologikoen aukera zabal bat sortu dugu. Haietan, prebentzio-, diagnostiko-, pronostiko-, eta tratamendu-etapetako produktu biomedikoak, osagai funtzionalak eta zerbitzu pertsonalizatuak garatzea bultzatzen dugu, ikuspegi integral baten bidez, non kontuan hartzen baitira genetika, nutrizioa eta ingurune fisiko eta soziala, horiek baitira pertsonen osasunari eragiten dioten aldagai nagusiak.
Teknologia medikoen garapenean oinarritutako soluzioak dira, gure esperientziaren eta aurrerapenaren emaitza, eta erakundeen eskura jartzen ditugu, haiek aprobetxa ditzaten eta beren jardueran integra ditzaten.
Soluzio teknologikoen eskaintza zabal horrek helburu hauek ditu, besteak beste:
Soluzio-eskaintza oso bat, zenbait jarduera-alorretarako:
Hemen deskargatuko duzu Osasuna eta Elikadurako soluzioen dokumentua, eta hantxe topatuko duzu zure erakunderako soluzio digitalen eskaintza berria.
Pertsonetan inbertitzea oparotasun sozial eta ekonomikoa bermatzea da. Bizi-kalitate hobea izateko helburua lortzea da, gure osasuna prebenituz eta hobetuz.
Zure erakundeak arlo horretan dituen zalantzak argitzeko, jarri harremanetan TECNALIArekin. Zure bazkide teknologikoa izan nahi dugu, eta, lankidetzaren bitartez, zure erakundearen lehiakortasuna areagotu.