Berria

Osasunaren sektorea indartuko dugu Euskadin

2022ko irailaren 21a

"Osasun-sektore hurbila, eraginkorra eta integrala eraikiz, 0 km filosofian oinarrituta"

Eusko Jaurlaritzak babesa eman dio Osasunberri ekimenaren lehen faseari

Osasunberriren helburua da osasun-sektore hurbila, eraginkorra eta integrala eraikitzea, 0 km-ko filosofian oinarritua; abiapuntua da lankidetzan jarduteko beharra, osasun-sektoreak dituen erronkei aurre egiteko. Lankidetzari esker, sektorean aitzindari diren euskal erakundeek helburu komun bat lortuko dute: I+Gko estrategia bat garatzea, azken aurrerapenetan aurrera egin eta egungo oztopoak eta erronkak gainditzeko beharrezko gaitasunak emango dituena, eta, hala, Euskadiko 0 km-ko osasunaren balio-katea indartzea.

TECNALIAren ekarpena

Lehenengo fase honetan, gure helburua da sistema mikrofluidiko berriak prototipatzeko behar diren azpiegiturak izatea, zeinak diagnostiko-gailuetan integratuko baitira.

Hala, plastikozko gailu mikrofluidikoen prototipo ultralasterrak sortzeko metodo bat garatuko dugu.

Testak, terapia, laguntza eta konexio digitala

Osasunberrik lau ekintza-arlotan dihardu: testak, terapia, laguntza eta konexio digitala. Osasuntest-ek hainbat test lortu nahi ditu. I+Gko plataformak ditu diagnostiko-test berrien inguruan soluzio teknologikoak eta fabrikatzeko gaitasunak garatzeko.

Bigarren arloak, Osasuntherapy-k, zenbait terapiaren aplikazioa du ardatz. Medikamentu farmazeutikoak eta mikrobiologikoak eta terapia zelularrak edo errehabilitaziokoak garatzeko beharrezkoak diren I+Gko gaitasunak ezartzean datza.

Osasunassistance-k COVID osteko gune pilotuak garatzen ditu, osasun-laguntzaren digitalizazio-maila handitzen du eta berrikuntza-plataformak sustatzen ditu.

Azkenik, Osasunconnect arloak hauek zaintzen ditu: lehiakortasun-joerak, jabetza intelektualaren babesa, ekodiseinua eta sistema digitalizatuen integrazioa.

2022-2024ko Euskadiko Inbertsio Estrategikoen Planeko lehentasunezko proiektuetako bat da Osasunberri, zeinaren bidez Euskadi Next programa bultzatu nahi baitu Eusko Jaurlaritzak.