Berria

Otzarreta Think & Makerekin lankidetzan: ETE-en eskura dauden konfiguratzaileak

2021ko abenduaren 17a
Configurador

"Zerbitzuen digitalizazioa habitataren sektoreko joera nagusietako bat da"

Lankidetza horri esker, habitataren sektoreko ETE-ek tresna digitalen zerbitzua dute

Zerbitzuak digitalizatzea habitataren sektoreko joera nagusietako bat da: showroom edo erakusgela birtualak, dropshippinga eta streaming bidezko azokak, esate baterako Horregatik, hitzarmena sinatu dugu Otzarreta Think&Makerekin. Lankidetza horri esker, habitataren sektoreko ETE-ek tresna digitalen zerbitzu bat dute espazioak eta produktuak diseinatu eta konfiguratzeko.

Normalean, enpresa txiki eta ertainek ezin dituzten beren gain hartu tresna digital horien kostuak, produktu, material eta akaberen konbinazioak amaigabeak izan baitaitezke.

Kostuak murriztea

Konfiguratzaileak sortzeko sistema esklusibo horrekin, prozesua automatizatu egiten da, eta, hala, kostua hamarren batera murrizten da. Gainera, kasu batzuetan, enpresek Next Generation Europako funtsen laguntza ere eska dezakete, zeinak pandemiaren ondorio ekonomikoak arintzeko eta digitalizazioa bizkortzeko baitira.

Bestalde, datorren urtean zehar, Otzarreta Think&Makerekin batera, eta habitataren inguruko eskualdeko eta estatuko elkarte batzuen bidez, webinar eta aurkezpen bateratuak egingo ditugu; sektorearen joerak aurkeztuko ditugu, eta, bereziki, konfiguratzaile digitalen abantailak.